Itzuli

Uharteko Geroa Baik Berroa proiektuan aurrera egitea eskatu du 265 etxebizitza eraikitzeari herritarrek emandako babesaren ondoren

Udal taldeak Hirigintza Batzorde bat eskatu du promotoreak erregistratu duen Plana analizatzeko eta partaidetza prozesuan %74ko babesa jaso zuen alternatiba defendatuko duela ziurtatu du

    Uharteko Geroa Baik Berroa proiektuan aurrera egitea eskatu du 265 etxebizitzaren eraikitzeari herritarrek emandako babesaren ondoren. Udal taldeak Hirigintza Batzordearen bilera egitea eskatu du promotoreak erretistratu  duen Hiri Ekintzako Plan Berezia (PEAU bere gaztelaniazko sigletan) analizatzeko, eta burututako partaidetza prozesuan %74ko babesa jaso zuen alternatiba defendatuko duela ziurtatu du.

    Udal taldeak azpimarratu duenez, “PEAU hau iristea aurrerapausoa da udalerriaren etxebizitza beharrari erantzuna ematea ahalbidetuko duen proiektu batean aurrera egin ahal izateko, jakinik gainera herrian eman den partaidetza prozesuaren ondoren herritarren aldetik babes handia duela”.

    Zentzu honetan, Uharteko Geroa Baik gogorarazi duenez “Orbaizetaren lursailean 265 etxebizitza eraikitzea, partaidetza prozesuan parte hartu zutenen %74k aukeratutako proposamena izan da; 100 etxebizitza libre eta 165 etxebizitza babestu dituen planteamendua, aldi berean Udalari lurzoru urbanizatua lagatuz bertan erregimen orokorreko babes ofizialeko 83 etxebizitza eraikitzeko”.

    “Hilabetez defendatu dugun moduan, Uharten egun dagoen eskaera bati erantzuna emateko aukera baten aurrean gaude, eta modu orekatuan egiteko tenorean gainera: faseka eraikiz, denboran zabalagoa izango den irtenbidea planteatuz, eta Udalak bere esku etxebizitza kopuru eder bat edukitzea ahalbidetuz, honek udalerrian erroldatutakoei bideratzeko”, ziurtatu du udal taldeak.

    Uharteko Geroa Bairen iritziz, “etxebizitza oinarrizko eskubidea da eta egitateekin defendatzen dugu”. “Kontziente gara etxebizitzaren arazoa egiturazkoa dela eta optika askotatik eta erakunde guztietatik heldu behar zaiola, Udalak ere horren baitan gaudelarik. Udal talde guztion erantzukizuna da gai honi heltzea eta gure herrian premiazkoa den beharrizan honi bizkarra ez ematea”, amaitu du adieraziz udal taldeak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko