Itzuli

Uharteko Geroa Baik GIH-k Alkatetza edozein preziotan lortzeko haur eskolen itxieraren kudeaketan azaldu duen obskurantismoa salatu du

Iñaki Crespo (GIH) jarduneko alkatearen aldetik gaur 11:00tan deitutako Eledunen Batzarrean gure taldearen galderei erantzuteko EZEZKOAREN aurrean, Geroa Baitik ondokoa agertu nahi dugu:

1) GIHren obskurantismoa modu publikoan salatu, Haur Eskolen itxiera bezalako hain gai sentikor batean bere kudeaketaren jardunari buruzko erantzunak ukatu baitizkio udal talde honi.

2) GIHk Haur Eskolako gurasoei informaziorik eman ez izana gaitzetsi, gurasoetako asko prentsaren bitartez jakin izan baitute. Jarduteko modu zeharko arduragabea deritzogu hau, eta prentsaurreko bat deitu baino lehen gurasoekin bilera bat egin beharko litzatekeela deritzogu.

3) GIHk abuztuaren 13ko bilerara talde politiko BAKAR BAT ERE EZ deitzea gaitzetsi, bertan teknikariek behin betiko txosten teknikoa azaldu baitzuten pasa den uztailaren 30ean txostena jaso ondoren. Ordutik hona egindako bileretara gonbidatu ez izana gaitzesten dugu ere, ez eta horren kudeaketari buruz gaur arte talde bakar bati ere informaziorik eman ez izana ere. Aurreko legegintzaldiarekin alderatuz, oraingoan eman den irizpide aldaketa nabarmendu nahi dugu Geroa Baitik, aurrekoan GIH azalpenak egiteko bilera teknikoetan parte hartu baitzuen.

4) Aurrekoari helduta, deskribatu den moduan egin den haur eskolen itxiera, GIHk datorren inbestidurarako Osoko Bilkuran alkatetza lortzeko presio estrategiari erantzuten diola iritzi dugu.

5) Geroa Bairen iritziz GIHk egiten ari duen erabilera alderdikoi desegoki hau modu tinkoan gaitzetsi, era berean maniobra politiko lotsagarri hau salatuz ere, bere helburu bakarra alkatetza edozein preziotan lortzea baita. Gure koalizioaren aburuz denak ez du balio eta ekintza hauekin Crespo jauna politikoki ezgaiturik dago Uharteko alkate izateko.

Izena eman gure buletina jasotzeko