Itzuli

Uharteko Geroa Baik GIH salatu du Alkatetza lortzeko bere obsesioak bultzatuta haur eskolekin alarma soziala sortu baitu

Haur eskolak ixteko Iñaki Crespo (GIH) jarduneko alkatearen iragarpenaren aurrean, Geroa Baitik ondoko zehaztasunak egin nahi ditugu.

1) Ezer baino lehen lasaitasun mezua bidali Uharteko herritarrei eta bereziki euren haurrak Pérez Goyena Haur Eskolara eramaten dituzten gurasoei. Azken legegintzaldiko amaierara arte burutu diren ekintza guztiak profesional tekniko eta juridikoek zuzendu dituzte, eraikinaren egokitasuna eta segurtasuna bermatzeko.

2) GIH, gainontzeko taldeek bezala, eraikinaren balizko urritasunak identifikatzeko teknikariek burutzen ari zituzten jarduera horien jakinaren gainean zeuden. Behin betikoa izango zen txostenaren arabera, ekin beharreko konponbiderik hoberena denon artean baloratzea erabakiko litzateke. Azken txostenak eraikina erabiltzen jarraitzea gomendatuko ez balu, etorkizunean arazoak ekiditeko aurreko Gobernu taldea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin kontaktuan zegoen datorren ikasturtean haurrentzako toki alternatibo bat bilatzeko.

3) Hauteskunde kanpainaren ateetan eta oraindik behin betiko txosten teknikorik gabe taldeen artean egin zen azken bileran, eskola egokia ez izatekotan hura kokatzeko aukerarik hoberena Virgen Blanca ikastetxea eta Ugarrandia Haur Eskolaren zati bat zirela erabaki zen. Lekualdaketa hori egiteko xehetasun teknikoak arlo horretako adituak izango zirela erabaki zen. 

4) Denboraldi guzti horretan zehar eta gaurko egunera arte, gai honi buruz ez eta beste edozein gairi buruz hitz egiteko ez da bilerarik deitu, Uharteko alkatetza erabakitzeko jakina den GIHren arduragabetasunaren ondorioz. Gaur eskolak itxiko direla eta aurretik Nafarroako Gobernuarekin jada kudeatu zen aukerako tokira haurrak eramango direnari berri ematen duen prentsa oharra ikusi dugu.

5) Oso larria deritzogu GIHk hain modu okerrean erabiltzea hau bezalako hain gai sentikorra, eta alkatetza lortzeko presioa egiteko beste arrazoirik gabe gainera. Hauteskunde kanpainan jada egin ondoren, orain haien arduragabetasuna frogatzen dute berriro ere, azken legegintzaldiaren amaieran bideraturik geratu zen gai baten inguruan alarma soziala sortuz eta orain aldebakartasunez gaiarekin amaituz, gainontzeko taldeei aurretiaz informaziorik eman gabe eta hala izan behar ez lukeen bitartekotasun egoeran,  aurreko alkateak dimititu eta hurrengo egunean deitu beharko baitzen Inbestidurarako Osoko Bilkura.

Izena eman gure buletina jasotzeko