Itzuli

Uharteko Geroa Baik Hezkuntza departamentua premiatu du Udalarekin hartutako konpromisoak bete ditzan

Udal taldeak halaber Lurralde Kohesiorako departamentuari eskatu dio PA-30 errepideari buruzko bilera egiteko Udalaren eskaerari erantzuna eman diezaion

    Santi Arguibide Equisoain Santi Arguibide Equisoain

    Uharteko Geroa Baik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatu du Udalarekin hartutako konpromisoak bete ditzan eta Virgen Blanca Ikastetxe Publikoan DBH Lehen Zikloa ezartzeko aukera analizatzeko azterlan bat burutu dezan. Udal taldeak halaber Lurralde Kohesiorako departamentuari eskatu dio PA-30 errepideari buruzko bilera egiteko Udalaren eskaerari erantzuna eman diezaion.

    Udal taldeak adierazi duenez, “Geroa Baik proposaturik eta Udalak aho batez onartutako hiru ekimenei erantzuna emateko zain hilabeteak daramatzagu”. “Uharten DBH Lehen Zikloa ezartzeko aukera analizatzeko azterlan bat burutzea, euskaltegia 2028 urtetik haratago mantentzea eta PA-30 ingurabideak gure herritik zehar duen ibilbidea burutzea dira hiru ekimen horiek”, gogorarazi du Santi Argibide udal taldeko bozeramaileak.

    Argibide zinegotziak azaldu duenez, “azken Osoko bilkuran, gai hauei buruz beste behin galdetu genion gobernu taldeari , eta esan zigutenez, Alkatetzak gai hauei buruz behin eta berriro galdetu arren, Hezkuntza eta Lurralde Kohesio departamentuek, PSNk zuzendurikoak biak, ez dute planteaturiko gai hauen inguruko erantzunik ematen, ez eta eskatutako bilerei ere, horregatik, jarrera hau Udal osoari eta Uharteko herritar guztiei errespetu falta dela deritzogu”.

    Udal taldeko bozeramaileak azaldu duenez, 2024ko apirilean, duela ia bi urte, Udalak, Geroa Bairen ekimenez, ikastetxe publikoaren egungo errealitateari buruzko azterlan bat burutzea eskatu zion Hezkuntza Departamentuari, zentroan DBH Lehen Zikloaren ezarpena baloratzeko helburuarekin. “Lehen bilera baten ondoren, duela hilabete ugari, departamentuak azterlan hori egiteko konpromisoa hartu zuen, baina ez da aurrerapausorik egon. Are gehiago, helarazi zigutenez, gai honi buruz Udalak egindako bilera eskaerei ez diote erantzunik ematen, ez eta euskaltegia mantentzeari buruz ere, gure taldearen ekimenez Udalbatzak onartutako ekimena izanik azken hau ere”, azaldu du.

    Azkenik, PA-30 ingurabideari dagokionez, Uharteko Geroa Baik gogorarazi du “2025eko abuztuan aho batez onartu zela gure taldearen ekimen bat, Departamentua premiatuz azpiegitura honek gure herrian duen ibilbidea burutu zezan”. “Udalak behin baino gehiagotan eskatu dio Lurralde Kohesio departamentuari gai hau analizatzeko bilera egitea eta, helarazi digutenez, ez zaio erantzunik eman. PA-30 errepidearentzako behin betiko konponbide bat eskatu eta defendatzen dugu beste behin, baina era berean, garrantzia gutxiagokoa ez den beste gauza bat eskatzen dugu, Udalak berak eskatutako bilerei erantzuna ematea”, amaitu du adieraziz Udal Taldeak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko