Itzuli

Uharteko Geroa Baik ikastetxe publikoko errealitatearen azterlana egitea proposatu du DBH lehen zikloaren ezarpena baloratzeko

Koalizioaren udal taldeak ekimen bat aurkeztu du biharko Udalbatzan eztabaidatzeko

    Uharteko Geroa Bai Udalari proposatuko dio honek Hezkuntza Departamentuari eska diezaion Virgen Blanca ikastetxe publikoaren eta DBH ikasketak burutzen ari dituzten ikasleen egungo errealitateari buruzko azterlan bat egin dezan, udalerriko hezkuntza zentro horretan DBH Lehen Zikloaren ezarpena baloratzeko helburuarekin. 

    Biharko osoko bilkuran eztabaidatuko den ekimen bat aurkeztu du koalizioaren udal taldeak, bertan azpimarratuz “gure herriko jaiotza tasak urtez urte behera egiten ari duela”, eta era berean zehaztu 2023-2024 ikasturte honetan “95 haur daudela matrikulaturik Lehen Hezkuntzako azken ikasturtean, eta 41 Haur Hezkuntzako lehen ikasturtean; %57 gutxiago”.

    “Azken urteetan, gainera, ikastetxe publikoaren handitze lanak burutu ziren horrela une hartan zegoen eskaerari aurre egin ahal izateko, baina urteek aurrera egin ahala handitze horiek hutsik geratzen ari dira. Bere potentziala aprobetxatzen ez zaion eraikin moderno bat dugu”, azaldu du Uharteko Geroa Baik. 

    Koalizioaren udal taldeak gainera azaldu duenez, “ikasturte honetan zehar 211 gazte joaten dira Uhartetik Pedro de Atarrabia DBHIra, horiek guztiei eskola garraioa ‘ez ohiko’ moduan eskaintzen zielarik Hezkuntza Departamentuaren arabera. Datorren ikasturtean gerta daiteke gazte horiek oinez edo hiri garraio publikoan joan behar izatea, horrek ekar ditzakeen arazoekin”. “Eta gainera,  Askatasuna ikastetxean matrikulaturiko ikasleak, 107 haur hain zuzen ere, kontuan hartu behar dira, batxilergoa ikasten ari diren beste 57 gazte batuz”, gaineratu du. 

    Uharteko Geroa Bairen aburuz “Uharten DBH Lehen Zikloa eskaintzeak, haurtzaroan heldutasun profil baxua duten urteetan hezkuntza proiektu berberarekin jarraitzea ekarriko luke, horrek familia kontziliazioa ere mesedetuz, eta gaur egun Virgen Blanca ez iren beste zentroetan geroz eta gehiago matrikulatzen diren udalerriko ikasleak erakarriz”. “Formula honek jada ongi funtzionatzen du eta emaitza onekin Nafarroako beste udalerrietan, hala nola Erriberrin, Faltzesen, Lekunberrin, Los Arcosen…”, amaitu du azpimarratuz udal taldeak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko