Itzuli

Uharteko Geroa Baik udal aurrekontuak babestuko ditu bere proposamenak kontuan hartu ondoren

Polikiroldegian muskulazio areto baten instalazioa, Pérez Goyena kaleko segurtasunaren hobetzea edo irisgarritasun azterlan bat dira, besteak beste, udal taldeak kontuei egindako ekarpenak

    Bihar, ez ohiko Udalbatzan eztabaidatuko diren udal aurrekontuak babestuko ditu Geroa Baik bere proposamenak kontuan hartuak izan ondoren.

    Zehazki, Geroa Bairen ekimenez, Polikiroldegian muskulazio areto baten instalazioa aurreikusten dute kontuek, honekin udalerriko kirol kluben eskaerari erantzuna emanez; Mokarten aparkaleku gunearen handitze lanak; komun publikoen seinaleztapena; Virgen Blanca ikastetxe publikoko bizikletentzako aparkalekuaren handitzea; irisgarritasun azterlan bat; Pérez Goyena kalean hesiak jarri segurtasuna hobetzeko; edo Ugarrandia kalean, Polikiroldegiaren ondoan, espaloia handitzeko lanak. 

    Kontuek gainera, Geroa Bairen ekarpenak diren beste bi partida jasotzen dituzte, hots Oihana Menduko bideen moldaketa eta seinaleztapena eta futbol zelaiko harmailetara iristeko arrapala baten eraikuntza. Geroa Bairen parlamentu taldeak 2024 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako bi zuzenketen ondorio dira bi partida hauek eta 100.000 euroko balioa dute.

    “Gure herriarentzako garrantzitsuak direla iruditzen zaizkigun proiektuak martxan jartzea ahalbidetzen duen akordioa lortzeko orduan gobernu taldearen jarrera oso modu positiboan baloratzen dugu eta, urte amaieran, aurrekontuan sartutako ekarpenen betetzea eta aurrera egin nahi dugun helburuen lorpena baloratuko dugu ere”, ziurtatu du udal taldeak.

    Azkenik, Geroa Baik modu positiboan baloratu ditu udal Aurrekontuen ildo nagusiak, gehienak Udaleko teknikarien ekarpenetan oinarritzen baitira, bai eta Udal Batzordeetan lantzen ari diren proiektuetan edo Aurrekontu partehartzaileen bidez sortu diren proiektuetan ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko