Itzuli

Uharteko Geroa Baik zerga, tasa eta prezio publikoen proposamean abstentziora jo du, EH Bilduk ez baitu errenta irizpideen araberako zerga-aringarri bat ikertzeko konpromisoa bete

Udal taldeak kritikatu duenez gobernu taldearen proposamenak ez du ibilgailu elektrikoen kargarako posteen erabilera-tasarik kontuan hartzen

     

    Uharteko Geroa Baik abstentziora jo zuen atzoko Udalbatzan eztabaidatu zen 2025 urterako zerga, tasa eta prezio publikoen proposamenean, “errenta irizpideen arabera kontribuzioan hobaria egiteko aukera ikertzeko EH Bilduren gobernu taldeak hartutako konpromisoa ez baitu bete”. Proposamena EH Bildu eta PSNren botoekin onartu zen.

    Udal taldeak gogorarazi duenez, errenta irizpideen araberako zerga-aringarri bat ikertzeko konpromisoa iazko urrian hartu zuen gobernu taldeak, familia ugarien eta guraso bakarreko familien kontribuzioan hobaria egitea ikertzea eskatzen zen PSNren mozio baten ondoren, Geroa Baik ere zuzenketa bat egin ziolarik hobari horiek “errenta irizpideen araberakoak izan zitezen” eta kenkari horiek “kontribuziozkoak ez diren pentsioak jasotzen dituztenen eta Errenta Bermatua edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenen egoerara parekatzeko”.

    Geroa Bairen zuzenketak gainera, “eguzki energiarekin edo beste energia berriztagarriekin hornitzen diren aprobetxamendu termiko edo elektrikoko sistemak instalaturik dituzten etxebizitzentzako ere zerga-hobariak jartzeko” aukera planteatzen zuen, “beti ere errenta irizpideak ezarriz”.

    Bestalde,  zerga, tasa eta prezio publikoen proposamenak “ibilgailu elektrikoen kargarako posteen erabilera-tasarik ez duela kontuan hartzen” kritikatu du udal taldeak, eskaera hori duela hilabete askotatik hona egin izan duen arren. “2020 urtetik poste hori ezarri zenetik, ibilgailu elektrikoak kargatzeko poste hori edozeinek dohainik erabili dezake eta horren kostua 18.000 euro baino gehiagokoa da Uharteko herritarrentzako”, azpimarratu du koalizioak.

    Azkenik, Uharteko Geroa Baik espero du “EH Bilduren gobernu taldeak egoera hau gogoan har dezan, ez dezala ahaztu gehiengorik ez duela, eta bere proposamenek Geroa Bairen babesa edukitzea nahi badute, horiek negoziatu eta hartutako konpromisoak bete beharko dituztela”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko