Ukrainako guerraren ondorioekin bere kezka agertu du Geroa Baik
Krisialdi humanitarioaren premia bistatik galdu gabe, energia eta elikagaien krisialdiaren gainean ohartarazi du koalizioak
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan Ukrainako gerrari erreparatu dio. Barkosek azpimarratu duenez, “une hauetan, premia krisialdi humanitarioan dago, baina krisialdi humanitario horretatik oso gertu, zalantzarik gabe, bertatik eratorriko den energia eta elikagaien krisialdia dago”, horrek guztiak krisialdi “global” baterantz eramanez. Horregatik, Geroa Baiko bozeramaileak iragarri du hurrengo Gobernuari kontrol saioan Nafarroako Gobernuak “alor honetan ematen ari dituen eta eman behar dituen” pausoei buruz galdegingo diola Lehendakariari.
Halaber, Nafarroako Parlamentuan ostegun honetan Geroa Baik fiskalitate berdearen inguruko eztabaida bultzatuko duela azaldu du, beharrezkoa den energia ereduaren aldaketan funtsezko elementua baita.
Bestalde, M8aren ospakizuna aipatu du ere, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko beharrezko borroka defendatuz, eta Geroa Bai deitutako mobilizazioetan egongo dela iragarri du.
Uxue Barkos