Itzuli

Ukrainaren aurka errusiak egindako erasoa gaitzesten du Geroa Baik

    Herritar zibilen artean biktima ugari eragin dituen Ukrainaren aurkako Errusiaren erasoa gaitzesten du Geroa Baik. Koalizioaren aburuz onartezina da Errusiaren indar militarraren erabilera eta operazio militar guztien berehalako etetea eskatu du. Halaber, koalizioak bere elkartasuna helarazten dien Ukrainako herritarrei.

    Geroa Baik eraso honen ondorioen aurrean bere kezka agertu du eta bide diplomatiko eta baketsuen aldeko apustu sendoa egiten du.

    Europak bakearen, Giza Eskubideen eta demokraziaren aldeko erantzun tinkoa ematearen alde egiten du Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko