Itzuli

Ultraeskuinari aurre egiteko indar aurrerakoien berehalako erantzuna behar dela ohartarazi du Uxue Barkosek, eduki eta proposamenen akordioetan oinarrituz hauteskunde fronteetan egin ordez

Ana Ollo asegura que la lucha contra la ultraderecha “no se hace con soflamas, sino con impulso político y trabajo riguroso"

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza kontseilariak memoria eta bizikidetza politika publikoetan sakontzeko beharra defendatu dute gaur, ultraeskuinaren aurrerapausoei galga jartzeko tresna eraginkorra baitira.

    Bere hizketaldian Barkosek ohartarazi duenez, “Europan eta Amerikan ultraeskuinarren aurrerapausoen arrisku erreala, serioa eta larriak, berehalako erantzuna behar du indar aurrerakoien aldetik, baina ez hauteskunde fronteak bakarrik, eduki eta proposamen politikoen akordioak baizik”. Zentzu horretan azpimarratu duenez, “ezin da ultraeskuinaren aurka borrokatu ez bazaie frankismoaren sinboloei aurre egiten”.

    Manuel Fragaren bustoa kentzeko Senatuan erregistratu duen ekimena azaldu du senatariak eta salatu duenez, “Gasteizen edo Jurramendin jazotako gertakariei buruzko informazio ofiziala lortu gabe jarraitzen dugu gaur, Sekretu Ofizialen Legean babesten baita Estatua”, egoera hau “lotsa instituzionala” dela adierazi duelarik. Testuinguru horretan, Mikel Zabalzaren kasua ere gogorarazi du Barkosek, honengan “sekretu nazkagarria mantentzen baita”.

    Halaber, berriki izan den Espainiar Konstituzioaren urteurrena aipatu du Barkosek eta oso kritiko agertu da koherentzia demokratiko ezarekin: “78ko Konstituzioa Espainiar Estatuak izan dituenen artean urte gehien iraun duena dela ospatu dute Espainiako Gorteek aste honetan bertan. Baina Espainiako bi alderdi handietako bakar bati ere ez dio enbarazurik egiten frankismoaren zutabeetako bat gaur indarrean jarraitzeak: Sekretu Ofizialen Legea alegia”. Zentzu honetan, Geroa Baik Estatuko Gobernuari interpelazioa egingo diola iragarri du: “Sekretu Ofizialen Legea ez badu aldatuko, nola egingo dio aurre lege hori indarrean jarri zuen ultraeskuinari?”. Ildo honetan gogorarazi duenez, “onartezina da Konstituzioaren 47 urteak ospatzea, lege frankista batek hamar urte gehiago betetzen dituen bitartean”.

    Bere aldetik, Ana Ollo kontseilariak adierazi duenez, Nafarroa 2015 urtetik hona, memoria politiketan izandako ibilbidea garrantzitsua izan da, nabarmenduz gainera “Geroa Bai gizartearen ‘bide nagusia’ izan dela, memoriaren eta bizikidetzaren aldeko apustu argia eginez, jatorri politikoko indarkeriari buruzko errelatoen gerraren aurrean”. Lehendakariordeak memoria integrala defendatu du, “zilegitasunik gabeko eta jatorri politikoko indarkeria bidegabeen biktima guztiak erdian jarriz, neurri etiko berberarekin denak”.

    Azken urteetan lortutako aurrerapauso nagusietako batzuk gogorarazi ditu Ollok, hala nola espazio publikotik 700 sinbolo frankista inguru kendu izana, ‘Memoria duten Eskolak’ programari Europak egindako aitormena eta biktimen lege berriei bultzada. “Nafarroak bere memoria agenda propioa du gaur, zorrotz eta iskanbiletatik urrun, 2015ean aurkitu genuen errealitateak modu sakonean aldatuz”, ziurtatu du.

    Azkenik, lehendakariordeak gaineratu duenez, ultraeskuinaren aurkako borroka “ez da hitzaldi sutsuekin egiten, bultzada politikoarekin eta lan zorrotzarekin baizik. Horregatik Nafarroak duen aniztasun sozial, linguistiko, kultural, lurralde eta belaunaldiei dagokion horren aurrean jarri behar dugu, zintzokeria edo buenismorik gabe, baina gorrototik egin gabe. Hori da Bizikidetza Plana”, azpimarratu du. Ollok gaineratu duenez, “ultraeskuinari sinboloekin ere egiten zaio aurre, hilabete gutxi barru Rozalejon inauguratuko dugun Memoriaren eta Bizikidetzaren Zentro hori bezalako sinboloekin”. “Toki hau 2018an hasi genuen amesten, eta orain, sei urteren ondoren, Geroa Baik Nafarroako Gobernuan bultzatutako Memoria eta Bizikidetza politika publikoen erreferente izango da”, amaitu du adieraziz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko