Itzuli

Unai Hualde: “Laikotasunaren debatea eskolan oinarrizko legedia da eta Diputatuen Kongresuan gauzatu behar da”

Unai Hualde Unai Hualde

Geroa Baik ziurtatu duenez, ikasgeletan Erlijio ikasgaiaren orduak legeak uzten duen gutxienera murriztearen proposamena dela eta, “gauzak modu progresiboan egiten dira eta ez egun batetik bestera”.

Zehazki, Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak Mahai eta Batzarren ondoren kazetariei egindako adierazpenetan ziurtatu du hezkuntzaren laikotasunaren debatea “oinarrizko legedia” dela eta “hortaz, Diputatuen Kongresuan gauzatu behar dela”. Hualdek gogorarazi du gainera “behin ikasgeletan erlijioa badago, aukerako ikasgaia dela”.

Bere iritziz, “asteko bi ordutik ordu bakarrera murrizteak neurtu beharreko eragin garrantzitsua du: irakasleak, planifikazioa…”. EH Bildu, Podemos eta I-E-k aurkeztutako ekimenaren “helburuak elkar banatu ditzakegu” baina “gauzak modu progresiboan egiten dira, ez egun batetik bestera”.

Izena eman gure buletina jasotzeko