Unai Hualde: “UAGNri buruzko informazioak ziurtatzen badira, erantzukizun politikoak eskatuko ditugu”
Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak “kezka handia” adierazi du UAGNen formakuntza ikastaroen kobratzearen gainean Guardia Zibilaren ikerketa dela eta, adieraziz “ikerketarekin begirunetsuak” izan nahi dutela. “Informazioak ziurtatzen badira, jarduera larriak izango lirateke horiek eta erantzukizun politikoak ebaztea eskatuko luke”, gaineratu du.
Ultzamako biogas plantaren gaineko Kontuen Ganberaren txostena dela eta, Hualdek “gogorra eta zorrotza” dela esan du, bai eta azpimarratu Ganberako lehendakariaren agerraldia larritasunez eskatu dutela, eta gai honen inguruko balorazioa jakiteko Gobernuari galdera erregistratu dutela ere zein neurri hartuko duten jakiteko. “Esan genuen jada proiektu honetan egindako kudeaketak usain txarra zuela eta geroz eta usain txarragoa duela dirudi”, esan du.
2017ko EAO
Bestalde, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onartu du Ganberak 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak “foru Komunitatea larriki kaltetzen duela” adierazteko. Testua EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute eta PSNren aldeko botoa jaso du, UPN eta PPN taldeek aurka eginez eta Geroa Baik abstentziora joz.
“Proiektua gure gustukoa ez den arren, Kongresuko taldeen ardura da hura hobetzea eta Nafarroarentzako ona izatea. Hemen Polizien legearekin bezala mantentzen dugun jarrera mantendu dugu, parlamentuko tramitazioan asko dagoela hobetzeko uste baitugu eta ez da adierazpen instituzional baten eginkizuna aurrekontuaren itzultzea eskatzea”, nabarmendu du Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak.
Unai Hualde