Unai Hualdek Altsasuko zinegotzi karguari uko egingo dio
Unai Hualde Iglesias (1976-7-25), Altsasuko Udalean Geroa Baiko zinegotziak karguari uko egite idatzia aurkeztu du gaur “parlamentari lanetan zentratzeko, zaila baita zinegotzi karguaren betebeharrak beharrezko arduraz betetzea” argudiatu duenez.
Hualde, Altsasuko Udalari 13 urtez loturik egon ondoren (alkate izan zen Nafarroa Bairekin 2007 eta 2011 artean eta zinegotzi ordutik), gaur egun Geroa Bairen foru parlamentaria eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiko lehendakariordea da.
Hualdek adierazi duenez, “urte honetarako aurrekontuak onarturik” uzten du kargua, “itxita utzi nahi nuen afera, udal talde sendoa eta trebea uzten dudanaren ziurtasunarekin, kudeaketa lehen hilabete hauetan argi utzi baitu”.
Hurrengo egunetan, Unai Hualde ordezkatuko duen pertsonaren izena aditzera emango du koalizioak.
Unai Hualde