Itzuli

Unai Hualdek nabarmendu du Parlamentuak 2030eko Agendako Garapen Jasangarriko helburuekin duen erabateko konpromisoa, eta gizarte entitateen parte-hartzea eskertu du

Legebiltzarrak 2020an diruz lagundutako Garapenerako Hezkuntzako proiektuen aurkezpena izan da Parlamentuan

    Unai Hualde Unai Hualde

    Legebiltzarrak 2020an diruz lagundutako Garapenerako Hezkuntzako sei proiektuen aurkezpena izan da Parlamentuan gaur arratsaldean. Ekitaldia gauzatu diren ekimenak “azaldu eta balioan jartzeko” izan da, eta bertan parte hartu dute entitate onuradunek, zeinei Unai Hualdek eskerrak eman baitizkie aurrerabide jasangarria sustatzeko jarreragatik, 2030eko Agendarekiko erabateko konpromisoa duen erakunde baten eskutik.

     

    Lehendakariak ekitaldiari hasiera eman dio 2018an ezarritako laguntzak jaso zituzten programen egile diren sei GKEak aipaturik. Laguntza horien xedea zen “Nafarroan ekintzak sustatzea, kontzientziatzea edo prestakuntza emateko hazkundean dauden herrialdeek dauzkaten problemekin eta horien zergatiekin zerikusia duten alorretan. Begi bistakoa da legebiltzar honek bere egin dituela Garapen Jasangarriaren Helburuak, eta hala jasotzen da duela hilabete batzuk Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformarekin batera sinatu genuen Pobreziaren aurkako Nafarroako Itunean”.

     

    Hala, talde parlamentarioen parte-hartzearekin Osoko bilkuren aretoan egin dena bezalako dibulgaziorako ekitaldi publikoen garrantzia azpimarratu ondoren, Unai Hualdek dei egin du iritziak truka daitezen, 2030eko Agendan jasotako garapen jasangarriko helburuen 4.74.7 helmugan jasotakoarekin bat, bermatzeko ikasle guztiek beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzen dituztela giza eskubideekin loturiko balioak eta printzipioak babestu eta berenganatzeko. Genero-berdintasuna, kultura-aniztasuna eta indarkeriarik ezaren kultura dira oinarri horietako batzuk; edonola ere, bizimodu jasangarriek berezkoak dituztenak.

     

    Pandemia eta horren ondoriozko “krisi sanitario, sozial eta ekonomikoa” dela eta, lehendakariak “erantzukizunerako" deia egin die erakundeei, "are lotura handiagoa baitute txirotasun edo gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonekiko”, eta bere “elkartasuna" helarazi die "gerren ondorioak nozitzen dituzten pertsonei, bereziki Gazan eta Kolonbian. Jarraitu nahi dugu sentiberak izaten eta toki desberdinetan gertatzen diren errealitate dramatikoak aintzat hartzen. Garapenerako lankidetza gisa ezagutzen dugunarekiko daukagun konpromiso publikoa ezin da txikiagotu. Badugu batzorde arrunt bat, gai horietaz modu iraunkorrean arduratzen dena”.

     

    Unai Hualdek, amaitzeko, ikastetxeen, irakasleen eta ikasleen "inplikazioa" aitortu du, "normalean ongi islatuta agertzen dena ikasleen osoko bilkuretan". Ondoren, Medicus Mundi, Mugarik Gabe Mundubat, Alboan, Fundación Paz y Solidaridad, Setem eta Bakearen aldeko Lankidetza Batzarraren bozeramaileek hartu dute hitza, entitate horiek izan baitira Nafarroako Parlamentuaren laguntzarekin (57.000 euro) 2020an gauzatutako proiektuen titularrak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko