Unibertsitateaz kanpoko irakasleen aldi baterako kontratazio zerrenden Foru Aginduari buruz galdetu du Geroa Baik
Sindikatuekin egondako negoziazio prozesuari buruzko informazioa eskatu dio Solanak Departamentuari
María Solana Arana Geroa Baiko parlamentariak ekimen bat erregistratu du Foru Ganberan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari eskatuz unibertsitateaz kanpoko irakasleen aldi baterako kontratazio zerrenden Foru Agindu berriaren inguruko informazioa eman diezaion.
“Arau hau lantzeko prozedura nola garatu den” jakin nahi du Solanak, “eta zehazki, Foru Agindu proiektua unibertsitateaz kanpoko irakasleen Mahai Sektorialean dauden sindikatuekin negoziatua izan den ala ez”.
“Hala izan bada, negoziaketa horren emaitza zein izan den gaineko informazioa eskatu dugu, zein ekarpen edo alegazio egin dituzten sindikatuek eta zein izan den horiei Hezkuntza Departamentuak emandako erantzuna”, azaldu du Geroa Baiko parlamentariak. Zentzu honetan, Solanak Hezkuntza Departamentuari eskatu dio negoziazio hori jasotzen duten Mahai Sektorialaren akten kopia helarazi diezaion, bai eta Foru Agindu berriaren proiektuaren espedientearen kopia baita ere, “bertan espedientearen baitan dauden dokumentu guztien zerrenda agertuz, besteak beste justifikaziozko memoria, arau memoria, memoria ekonomikoa, antolamendu memoria, generoa dela eta duen eraginaren txostena, bai eta organo ezberdinek egin beharreko beste txostenak ere”.
“Foru Agindu berriak, ordezkatuko duen ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduarekiko dituen berrikuntza edo eduki aldetik dituen aldaketak zeintzuk diren ezagutzea eskatu dugu ere”, azaldu du Geroa Baiko parlamentariak.
María Solana