UPN eta EH Bilduk haien botoekin, Nafarroako Gobernuak antolatutako terrorismoaren biktimen omenaldian Nafarroako Parlamentua egotea ekidin izana deitoratu du Geroa Baik
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak hurrengo kontrol saiora eramango dituen ekimenak aurkeztu ditu. Horrela, azaldu duenez, Lehen Arretarako lantaldean medikuen plaza hutsak betetzeko Lan Eskaintza Publikoari buruz galdetuko du Geroa Baik. Azconarenarabera, “Nafarroa osoko oinarrizko osasun zonalde ugariren beharrei erantzuna emango die eta prozesu honi esker haien egoera hobetuko da”, horregatik koalizioak jakin nahi du “zein egoeratan dagoen prozesu hori eta zeintzuk diren eman beharreko hurrengo pausoak”. Bestalde, Geroa Baik Ana Ollo Lehendakariordeari galdera zuzenduko dio, Nafarroako Bizikidetzaren II Plana martxan jartzeko bere departamentuak egiten ari duen lanaren berri eman dezan, eta Aierdi kontseilariari ere galdera egingo dio, Frantziako agintariek Nafarroako mugatik gertu otso bakarti bat begiztatu ondoren bere departamentuak martxan jarritako neurriak azal ditzan.
Beste gai batzuen artean, Geroa Baiko bozeramaileak Emakumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna aipatu du eta pasa den martxoaren 8an egindako mobilizazioen balorazio baikorra egin du. Azconak nabarmendu duenez, Geroa Baik “gizon eta emakumeen berdintasun erreal eta unibertsala aldarrikatzeko hartu zuen parte”.
Bestalde, Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Eguna dela eta mahaigaineratu den adierazpen instituzionala aipatu nahi izan du, eta Geroa Baik Iruñean ospatuko den oroitza eta omenaldi ekitaldian parte hartuko duela iragarri du, eta UPNk eta EH Bilduk haien botoekin, Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldian Nafarroako Parlamentuak parte hartzea ekidin izana gaitzetsi du.
Pablo Azcona