UPN eta PP-k Euskararen Batzordea utzi izana eta PSN-k berdin egitearekin mehatxatzea errespetu falta larria dela esan du Geroa Baik
Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledun Koldo Martínezek modu positiboan baloratu du Euskararen Foru Lege berri bat egiteko Batzorde Bereziaren lehen lan saioa, hizkuntzekin harremana duten diziplina ezberdinetako adituek egingo duten proposamena ikertuko duelarik foro horrek bere lehen fasean, ondoren agente sozial ezberdinekin elkartuko delarik, azkenean aukera ezberdinen barne ikerketa lana egiteko.
Martínezek “nafar herritar guztien hizkuntza eskubideak defendatzearen garrantzia” azpimarratu du, bai eta “Administraritzaren betebeharrak zeintzuk diren analizatzeko beharra ere, kontutan izanik, hori bai, Nafarroaren errealitate soziolinguistikoa anitza dela eta, hortaz, lurralde osoan ezin dela hizkuntza politika bera ezarri eta hori Nafarroaren egoera ezberdinetara egokitu behar dela”.
Bestalde, “errespetu falta larria eta parlamentari moduan arduraren utzikeria” dela iritzi ditu UPN eta PPN-k esandakoak, lehen saioaren ondoren Batzordea utziko dutela iragarri baitute, bai eta PSN-k egindako komunikazioa ere, Batzorde horretan jarraituko duten edo ez ikertzen ari direla esaten baitute.
Martínezek ziurtatu duenez “honek frogatzen du Nafarroan euskararen egoera zein den analizatzeko modu serioan lan egin behar den unean, alderdi hauek haien argudio falta agertzen dutela eta haien helburu bakarra iskanbila sortzea dela ere”. Hala ere, “hausnar dezaten eta Batzordean euren jarrera zein izango den berriro erabaki dezaten” espero du.
Azkenik, UPN-k euskararen aldeko neurrien bultzada kontrajartzen eta horiek erasotzen jarraitzen duela deitoratu du, Nafarroako Gobernuak gizarte politikekin, Hezkuntzaren eta Osasungintzaren hobekuntzarekin duen konpromiso argia ikusita. Amaitzeko esan du “oposizioko hirukoak egunero agertzen duen euskarafobiaren froga argia dela hau guztia”.
Koldo Martínez