UPN-k eta bere diskurtsoak mugarik ez duela deitoratu du Geroa Baik
Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak UPNren jarrera “beligerante eta ezer ez eraikitzailea” deitoratu ditu, UPNko presidente Javier Esparzak eman duen prentsaurrekoa aipatuz, eta ziurtatu du “UPNren mamuek eta bere diskurtso identitarioak ez dutela mugarik”.
Zentzu horretan, oposizioko alderdiek egungo Foru Gobernua erasotzeko behin eta berriro erabiltzen duten diskurtso apokaliptikoak “sinesgarritasun gutxi” duela esan du, “argi eta garbi faltsuak diren argudioak erabiltzen baitituzte, UPNk Nafarroan legegintzaldi hasieratik egiten ari duen oposizio eskasa agerian utziz”.
Martínezek berretsi duenez “UPNren diskurtso negazionistaren arren, Nafarroako Goebrnuak Nafarroako herritarren interes orokorraren alde egiten du lan”, eta horren froga argia da “legegintzaldi honetan politika zaharkituei eta xahuketa polikei bira osoa eman izana, gobernu jardun arduratsu eta aurrerakoi bat ekarriz, zerbitzu publikoen hobekuntza argi baten alde eginez, hala nola osasungintzan, hezkuntzan edo eskubide sozialetan".
"Adierazle ekonomiko ezberdinek aitortzen ari duten kudeaketa bat, azken datua Enplegu Ministerioak emandako langabeziaren datuaren beherakada izanik, eta Nafarroarentzako joera itxaropentsu bat emanez gainera; edo orain gutxi Göteborg-eko Unibertsitateak plazaratu duena bezalako ikerketek erakusten duten moduan, Nafarroa gobernantza kalitatean herrialde hoberenen artean kokatzen baitu”.
Azkenik, UPNk bere lotsa propioak ezkutatzeko berriro ere banderak astindu behar izana deitoratu du koalizioak, itzalpeko ordainsariak, Oncineda edo Ultzama, beste askoren artean, hor baititu UPNk.
Koldo Martínez