Itzuli

UPN-k hauteskunde-interesei begira Nafarroaren izena eta bere erakundeak zikintzen dituela salatu du Barkosek

“Eskuinaren erasoak ekiditeko egindako kalkulu politiko” baten fruitu Gobernu zentralak foru erakundeekiko duen “hozte instituzionala” birbideratzea eskatu dio Sanchezi

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    PP eta UPNk ‘Koldo kasuaren’ batzordea “telebista plato bat, enfrentamendurako eszenatoki bat gehiago” bihurtzen ari dutela salatu du gaur Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, bere iritziz “bereziki larria” delarik formakuntza erregionalistaren kasuan, “izan ere hauteskunde guztietan Nafarroako banderan bilduta aritzen direnak dira gaur eta azken hilabeteotan lokatza erabili dutenak Nafarroaren izena eta bere erakundeak zikintzeko, eta hauteskunde-interes hutsei begina eginez gainera”.

    “Nafarroako herritarrek, Estatukoek bezala, erantzukizuna eskatzen dute, eta ez hipokresia. Erantzukizunak argitzea eskatzen dute, delituei eta ustelkeriari aurre egitea horiek gertatu diren lekuetan, baina zorroztasunez eta egiari begirunez, guztion erakundeen ospea kaltetzeko gutxi batzuen akatsak erabili gabe”, ziurtatu du Barkosek Senatuko ‘Koldo kasua’ deritzonaren batzordean Pedro Sánchez Gobernu zentraleko presidenteak egindako agerraldiaren baitan.

    Modu honetan, Geroa Baiko senatariak Gobernuko presidenteari eskatu dio “bere alderdiaren izen ona aldarrikatzen duen modu berean, Nafarroako erakundeekin zubiak apurtzeko tentazioan ez dadila erori, eskuinak ustelkeriarekin lotzen saiatuko denaren beldur”. “Ez ezazu egin. Akats politikoa izango litzateke, bai eta bidegabekeria handia zintzotasunarekin, gardentasunarekin eta  zerbitzu publikoarekin konpromiso argia duela frogatu duen lurralde batekin”. “Nafarroa ez da UPN, ez eta are gutxiago bere karikatura politikoa”, ziurtatu du Barkosek, aldi berean Sánchezi ohartaraziz “Nafarroako erakundeekin elkarrizketa leiala mantentzea, demokrazian konfiantza sendotzeko modua dela ere”.

    Ildo honetan, Barkosek Sánchezi adierazi dio Gobernu zentralaren aldetik “hozte instituzionala” egon dela Foru Gobernuari eta Nafarroako erakunde jakin batzuei dagokienez, “ziurrekin eskuinaren eraso horiek ekiditeko orduan egon den kalkulu politiko horrengatik”.

    Horregatik, “Nafarroako erakundeekin erabateko normaltasun, errespetu eta leialtasunezko harremana mantentzeko” konpromisoa eskatu dio foru senatariak Gobernuko presidenteari, “eskuinak alor honetan behin eta berriro ekarriko dituen kalkulu interesatu horietan erori gabe”, amaitu du adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko