Itzuli

UPN-k itxarote zerrenden datuak demagogia hutsagatik bihurritzea salatu du Geroa Baik

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak Sergio Sayas UPNko parlamentariaren adierazpenei erantzun die, kontsultak eta osasungintza gastua dela eta. Martínezek ziurtatu duenez “UPNren etengabeko manipulazio arduragabeek behin eta berriro bihurritzen dituzten itxarote zerrenden datuak, jendea nahasteko helburu bakarrarekin, informazio interesatuak agertuz alarma sortuz”.

    “Oraingo honetan agerian geratu da erregionalisten estrategia, hauek ziurtatzen baitute ondoz ondoko kontsulten kopuruak behera egin dutela aurreko urteari dagokionez 2017ko urtarriletik irailerako epean; ziurtapen hau zeharo ezberdina da fokoa 2017ko urtarrila eta urria artean jartzen badugu, hilabete bakarra gaineratuz frogatzen baita aurreko urtean baino ia 1.000 ondoz ondoko kontsulta gehiago egin direla (557.962, 2016ko 556.993 kontsultaren aurreran) 2017ko lehen 10 hilabeteetan”, azpimarratu du.

    Gainera, berretsi duenez “2017ko lehen 10 hilabeteetan jarraipen bereziko ia 151.455 proba osagarri egin dira, hau da, 2016ko epe berdinean baino 10.747 gehiago”, eta “2017ko urriaren 30ean eta orain bi urteko epearekiko 12.776 pertsona gutxiago dago lehen kontsultarako itxarote zerrendetan, 1.334 pertsona gutxiago interbentzio baterako eta 6.394 pertsona gutxiago jarraipen bereziko proba osagarri baterako itxoitzen”.

    Azkenik Martínezek esan du “aldaketaren politikek Osasungintza bezalako alorretan ere funtzionatzen ari direla digeritzeko gai ez dela UPN, bertan gastua modu eraginkorrean eta orekaz gastatzen ari baita, aurreko gobernuen politika alderraiak onbideratzen”, eta UPNri eskatu dio “hain sentikorrak diren eta hainbeste nafarrei eragiten dien alorretan demagogia hain modu arduragabean erabiltzeari utz diezaion, hiritarren Nafarroako Gobernu honek eskaintzen duen Osasungintza bat merezi baitute”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko