UPN-k Nafarroako Osasun Zerbitzuaren datuekin egindako manipulazioa salatu du Geroa Baik
Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak gaur ziurtatu duenez “Sayas jaunak, UPN bere alderdiko gainontzekoek bezala, jada ez daki zeri heldu Nafarroako Gobernua kritikatzeko. Batzuetan inolako lotsarik gabe gezurra esaten dute, besteetan faltsukeriak asmatzen dituzte eta bestelakoetan, orain gertatu bezala, inolako lotsarik gabe datuak manipulatzen dituzte, datuen interpretazioan daten garrantzia kontutan hartu gabe”.
2018ko martxoan, 2017ko martxoarekin alderatuz Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidean jardueraren beherakada dela eta Sayasek egindako kritiken inguruan Martínezek azaldu du “datu hauek Aste Santuaren eraginarekin zer ikusia dutela”. “2017ko martxoan 23 lan egun egon ziren, 2018ko martxoan egondako 20ean aurrean, hau da, hiru lan egun gehiago, eta horregatik egon zen iaz jarduera gehiago”, azpimarratu du.
Geroa Baiko bozeramaileak gainera azaldu du “2018ko apirilean jarduera propio gehiago egon dela aurreko urteko hilabete berarekin alderatuz: 27.990 lehen kontsulta (2017ko apirilean baino 5.241 gehiago); 56.769 ondoz ondoko kontsulta (2017ko apirilean baino 7.996 gehiago) eta 2.820 programaturiko ebakuntza (2017ko apirilean baino 379 gehiago).
2018ko urtarrila eta apirila bitarteko metatuan, gainera, “119.329 lehen kontsulta egon dira (2017 urtearekin alderatuz 5.104 gehiago); 236.787 ondoz ondoko kontsulta (2017 urtearekin alderatuz 100 gutxiago); eta 12.039 programaturiko ebakuntza (2017 urtearekin alderatuz67 gutxiago)”, azaldu du Martínezek.
“Itxarote zerrendari dagokionez, gaur egun 6.219 pertsona gutxiago dago lehen kontsultarako itxaroten (32.424 pertsona) eta iaz baino 407 pertsona gutxiago ebakuntza baten zai (7.859)” gaineratu du.
Martínezek gainera nabarmendu duenez hobekuntza are eta argiagoa da 2015eko apirilarekin alderatzen badugu. “17.444 pertsona gutxiago dago lehen kontsulta baten zai, hau da, %35eko beherakada egon da eta zirujian 1.197 pertsonatan egin du behera zerrendak, hau da, %13 murriztu da”, azpimarratu du.
“Hori guztia Osasun Departamentuaren bultzadari eta osasun arretaren hobekuntzarekin konpromisoa duten Osasungintzako profesional guztien lanari esker izan da, Geroa Baik bere esker ona beti agertuko dielarik, haien konpromisorik gabe hobekuntza hau ez bailitzateke posible izango. Eta oraindik asko dago hobetzeko”, nabarmendu du.
“Horregatik guztiagatik, oposizioko kideek merezi duten errespetuarekin, Geroa Baitik gomendatu nahi diegu Gobernu honek egiten duen guztitik atsegin ez duten guztia kritikatzen jarrai dezaten baina, gutxienez, kontziente izan daitezela faltsukeriekin ez doazela inora. Geroa Bain uste dugu, eta horrela frogatzen digute Nafarroako herritarrek egunero, faltsutasunetan oinarritutako propagandak oso ibilbide laburra duela. Eta Sayas jauna espezialista da faltsutasunak sortzen eta horiek zabaltzen saiatzen. Zorionez, berak bakarrik sinesten ditu”, amaitu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Koldo Martínez