UPN-k Skolae-ren izen ona zikintzeko erabiltzen duen estrategia nazkarria dela dio Geroa Baik
Koldo Martínez Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak esan duenez “nazkagarria da Skolae-ren izen ona bai eta bertan parte hartzen dutenena zikintzeko UPNren saiakera berria. UPNk berriro ere erasora jo du bere sen-politiko baxuenak agertuz egindako sorgin ehizarekin, oso beharrezkoa den eta Estatu osoan hezkidentzan adituak direnek babesten programa baten aurka hain zuzen ere”.
Martínezek defendatu duenez “Skoale-k ez du ez joera identitariorik, ez inolako doktrinamendurik, baina UPN eta PPNren etengabeko erasoen atzean badagoena zera da, manipulazioaren eta gezurraren bitartez sortu nahi duten hauteskunde estrategia zabar bat”.
Martínezek gaineratu duenez “Skolae profesional talde handi batek landu eta garatutako programa da, eta hemendik gure babesik sendoena bidali nahi diegu, eta amorragarria eta sektarioa da zenbait pertsonen profesionaltasunaren gainean zalantzak edukitzea, -dirudienez- UPNren ideologia elkar banatzen ez dutelako bakarrik”.
“Catalán jaunak aipatzen dituen pertsona askok, berdintasun arloan adituak diren beste askoren moduan, kolore politiko guztietako erakundeentzako egin dute lan, UPNk agintea duen udalak barne. Catalán jaunak ongi egingo luke pertsona horien lanaren gainean erakunde horien gogobetetzea ebaluatuko balu, egin dituenak bezalako kritika larriak modu publikoan egin aurretik”, adierazi du.
“Benetan Catalán jaunak uste du pertsona bat erakunde publikoetan lan egiteko gaitasungabe dela kargu publiko bat edukitzeagatik, kargu publikoa den senitarteko bat edukitzeagatik edo alderdi politiko batean egoteagatik? Hezkuntzan garbiketen garaia frankismoarekin amaitu zela uste genuen”, azpimarratu du Martínezek.
Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak gogorarazi duenez Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Geroa Baik eskatu duen txosten juridiko bati tramitea eman dio, parlamentariek babestutako datu pertsonalen tratamenduan dituzten betebeharrak argitzeko bai eta horiek ez betetze kasuan egon daitezkeen balizko ondorioak ere zehazteko. “Orain beharrezkoagoa den eskaera bat, gaur UPNren aldetik entzundako ziurtapen arduragabeak ikusita”, amaitu du.
Koldo Martínez