Itzuli

UPN-ren gelditasunagatik Lizarrako Udalak pairatzen ari duen paralizazio kezkagarria salatu du Lizarrako Geroa Baik

Gobernu taldeak duen pasibotasuna, elkarrizketa falta eta Lizarrarentzako proiektu eza gaitzetsi ditu Blanca Regúlezek

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez

    Lizarrako Geroa Baik bere “kezka larria agertu du UPNrengobernu taldearen gelditasunaren ondorioz Lizarrako Udalak duen egoeraren aurrean”. Blanca Regúlez Geroa Baiko zinegotziak prentsaurrekoan salatu duenez, “UPNkez du ekintza planik alor bakar batean ere”. “Pasa den legegintzaldian landu zenaren fruituetatik bizitzen ari da UPN eta garatzen ari duen gauza bakarra Udaleko alor eta zerbitzu propioetatik garatzen dena da, egunerokoaren inertzia propioa jarraituz”, azaldu du.

    “Geroa Baitik lehen hilabeteetan UPNk Lizarrarentzako zuen proiektua erakusteko aukera eskaini genien arren, Udaleko batzorde guztietan lan egiteko gure jarrera erakutsiz, orain arte egin duguna alegia, gelditasun horma bat eta batzordeak modu politikoan zuzentzen dituztenen aldetik ezezagutza orokorra jaso ditugu denboraldi honetan guztian zehar”, azpimarratu du Regúlezek.

    Halaber, koalizioaren zinegotziak elkarrizketa falta gaitzetsi su, “egia esatearren, UPNk ez du Geroa Bairekin lan egiteko keinurik izan, batzordera ez eta Osoko bilkurara eramaten diren gaietako bakar bat ere lantzeko ez gaituzte deitu, eta aurretiaz egindako lanik gabe daramatzate gaiak, besterik gabe onar ditzagun, aurretik egindako lanik gabe”. 

    Horrela, Geroa Baiko zinegotziak gai zehatzak salatu ditu, hala nola “Berdintasun alor guztia desegiten ari direla, azaroak 25 edo martxoak 8 bezalako data garrantzitsuak ez direla beharrezko aurretiaz antolatzen eta alorrarekin batera hamarkadetan zehar lanean egon diren emakumeen kolektiboak ez direla ezertan kontuan hartzen”. “Hirigintzan, Gobernu taldearen ekintza inertziak markatu du eta modu aktiboan egin den bakarra Lizarra pilotalekuaren proiektuaren paralizatzea izan da, mahai gainean beste alternatibarik jarri gabe gainera”, azpimarratu du. “Autokarabanen aparkalekua ere paralizaturik geratu da, bai eta Lizarrarentzako beharrezkoak diren beste obra asko ere, ez baitute bultzada politiko nahikorik”, deitoratu du Geroa Baiko zinegotziak, aldi berean gaineratuz “osasunaren mahaiarekin zegoen konpromisoa ez dela ezta ere bete”.  

    Etxebizitza edo industria bezalako alorretan Gobernu taldea ez dagoela Nafarroako Gobernuarekin batera lanean kritikatu du Blanca Regúlezek. “Ezin dugu horrela jarraitu, Lizarrak aurrera egitea eta hoberantz bilakaera bat behar du, eta Gobernu talde hau ez da hori egiteko gai”, nabarmendu du. 

    Halaber, udal ordenantzen tasak aldebakartasunez igotzeko UPNren asmoa gaitzetsi du Lizarrako Geroa Bairen zinegotziak, bai eta duela hilabete batzuk gainbalioekin berdina egin nahi izana ere. 

    Era berean, Geroa Baiko zinegotziak salatu duenez, “gaurkoz oraindik ez dugu aurrekontuen zirriborro bat ere, ez dute Lizarrarentzako haien aurrekontu apustua zein den elkarbanatu ere”. “Erabat sektarioa den Udal bat dugu, iraganean eta iraganeko legealdietan babesten dena gainontzeko taldeokin koordinaturik lan ez egiteko”, adierazi du zinegotziak. 

    Horren aurrean gogorarazi duenez, “2015-2019 legealdian Geroa Baik Ogasun alorreko ardurak izan zituenean, Lizarrak garaiz eta modu egokian aurkeztu zituen lau aurrekontuak”. “Horrela jarduten da politikagintza, Lizarrako herritarrentzako egiten den politika, beste guztia arduragabekeria bat eta Lizarrako herritarrei iraina da”, ziurtatu du. 

    “Lizarrarentzako aurrekontuak egiten ez badakite edo horiek lantzeko gai ez badira, Geroa Batik egoerari irtenbidea aurkitzeko prest gaude, edozein modutan egiteko prest, baina beste ezeren gainetik Lizarraren alde lan egiteko prest, arduragatik, horrelakoa baita politika egiteko gure modua, lan eta lan aritzea, eta horrela frogatu dugu eta frogatzen ari dugu Lizarrako Udalean”, amaitu du adieraziz Regúlezek. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko