Itzuli

Urtea amaitu baino lehen kultura ekipamenduentzako plan bat lantzea proposatu du Geroa Baik

Kultura Etxeei bideraturiko diru-laguntzen deialdi publikoa 2022ko Aurrekontuetan berreskuratzearen aldeko apustua egin du Ana Ansa parlamentariak

    Ana Ansa Ana Ansa

    2021 urtea amaitu baino lehen kultura ekipamenduentzako plan zuzendari bat lantzea proposatu du Geroa Baik, eta 2022ko Aurrekontuetan jabetza publikokoak diren kultura etxeen proiektuen idazketarako, horiek egokitzeko eta horien ekipamendurako diru-laguntzen deialdi publikoa berreskuratzearen aldeko apustua egiten du.

    Ana Ansa koalizioko parlamentariak ziurtatu duenez, “kultura ekipamenduentzako plan bat edukitzea lehentasunezko gai estrategikoa da antzemandako defizitei erantzuna eman ahal izateko planifikazio globaleko marko bat edukitzeko eta administraritza publikoek jasangarritasun marko baten baitan egin beharreko ekintzak koordinatzea ahalbidetzeko”.

    “Nafarroako Kultura Etxe gehienak eraiki ziren bi hamarkadetan zehar ordenamendu markorik eduki ez izateak, lurraldearen banaketan desoreka nabariak dituen mapa baten formakuntza eman du emaitza moduan. Akats larria egingo genuke planifikazio hau aurretiaz egin gabe diru-laguntza deialdia berreskuratuko bagenu”, azpimarratu du Ansak.

    Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, “2008ko martxoan Kultura Etxe berriak eraikitzeko laguntzetarako azken deialdi publikoa argitaratu zen; murrizketa latzek deuseztatu zuten partida alegia”, eta ziurtatu duenez, 2022ko Aurrekontuetan hura berreskuratzea “nahitaezkoa da, gure komunitateko gune batzuetan gabezia nabarmenak dituen lurraldearen kultura ekipamenduen mapa osatzeko beharraz gain, Nafarroako Antzoki Sarearen udal espazio eszenikoen dotazio teknikoak egokitzeko beharra ere badagoelako”.

    Horregatik guztiagatik, Ansak ekimen bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan horren bitartez Nafarroako Gobernua premiatuz “2021eko abenduaren 30erako kultura ekipamenduentzako 2022-26 plan zuzendari bat landu dezan”, bai eta “2022ko Aurrekontuetan jabetza publikokoak diren kultura etxeen proiektuen idazketarako, eraikuntzarako, egokitzerako eta ekipamendurako diru-laguntzen deialdi publikoa berreskuratu dezan ere”.

    “Helburua ekipamendu berrien eraikuntza bultzatzea edo jada badaudenak egokitzea da, sarea osatuz eta lurralde osoan kultura eskuratzeko herritarren aukera berdintasuna mesedetuz, aldi berean sorkuntza artistikoa eta kohesio soziala bultzatuz ere”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko