Itzuli

Ustezko ustelkeria kasuak gaitzetsi ditu Geroa Baik

Gardentasuna lortzeko edozein neurri babestuko duela berretsi du koalizioak, baina funtsik gabeko zantzuetan oinarrituriko desgaste kanpainarik ez du onartuko

    Geroa Baik, gaur arratsaldean egindako bere Batzorde Iraunkorraren bileraren ondoren, irmotasunez gaitzetsi ditu azken orduetan argitara atera diren ustezko ustelkeria kasuak, PSOEko buruzagiak erdian dituen trama alegia, interes eta aprobetxamendu partikularrekin harremana izan dezaketenak.

    Irmotasun berarekin, Geroa Baitik adierazi nahi dugu ez gaudela ados zenbait iragarki instituzionaletatik Nafarroari ematen ari zaion protagonismoarekin.

    Horregatik hain zuzen ere, Geroa Baik dio edozein ikerketa edo fiskalizazio kasu ezin dela Nafarroara bakarrik mugatu, eta ezin dela gure komunitatean arreta osoa jarri, arazoaren epizentroa izango balitz bezala. UCOren txostenarekin orain arte ezagutu den informazioak ez du Nafarroan burututako obra publikoetan irregulartasunik aipatzen, Estatuko beste autonomia erkidegoei egiten zaizkien erreferentziak badirelarik ordea, horietan ekintza zehatzak azpimarratuz.

    Gardentasuna lortzeko eta gertatutakoa argitzeko edozein neurriri gure babesa berresten diogu Geroa Baitik. Baina ohartarazi nahi dugu ere gardentasunak ezin duela aplikazio partzial edo interesaturik izan. Ikerketek inplikaturiko administraritza guztiak hartu behar dituzte, dela Nafarroako Gobernua, direla beste autonomia erkidegoetako gobernuak, Gobernu zentrala edo edozein tokiko erakunde.

    Legezkotasunarekin, etika publikoarekin eta garbitasun instituzionalarekin gure konpromisoa tinkoa da. Gure komunitatearen aurka funtsik gabeko zantzuetan oinarritzen diren desgaste kanpainarik ez dugu onartuko, ez eta justiziaren zerbitzura egon beharko luketen txosten polizialen erabilerarik ere, interes alderdikoiekin erabiltzen ari baitituzte.

    Azkenik, Geroa Baik iragarri du Nafarroako Parlamentuan Ikerketa Batzorde bat sortzeko ekimena tramitera onartuko duela datorren astelehenean.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko