Itzuli

Uxue Barkos: “Aukerarik gabeko hautagaia ikusi dugu, defentsiban eta proposamen eraikitzailerik gabekoa”

Foru senatariak salatu duenez Nafarroarekiko agertu duen proposamen bakarra Trafiko eskumenaren transferentzia ez garatzea izan da

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos foru senatariak Alberto Núñez Feijóo PPko buruaren inbestidura hitzaldiaren ondoren ziurtatu duenez, “aukerarik ez duen eta defentsiban aritu den hautagaia ikusi dugu”. Barkosen arabera, “Feijóok egingo ez duena esaten aritu da eta bere proposamen eraikitzailea zein den jakin gabe jarraitzen dugu”.

    Senatariak azpimarratu duenez, “tamalgarria da PPko burua ezberdintasun linguistiko, ekonomiko eta sozialak salatzen aritu izana”, eta horren aurrean, Geroa Bairen senatariak zera galdegin du, “ea ez dagoen ados gaur egungo Estatuaren arkitektura instituzionalarekin”. “Feijóo jaunak argitu beharko du Autonomien Estatuaren aurka ote dagoen”, azpimarratu du Barkosek.

    Halaber, foru senatariak salatu duenez “PPko buruak Nafarroarekiko egin duen proposamen bakarra, Foruzaingoarentzako Trafiko eta Bide Segurtasunaren eskumenaren transferentzia ez garatzea izan da”. “Hau guztia al da UPNk inbestiduran bere baiezko botoa ematean babestu nahi duena?”, galdegin du Barkosek.

    Uxue Barkos foru senataria Goi Ganberan Izquierda Confedereal taldearen baitan dago, Más Madrid, Compromís eta Agrupación Socialista Gomera formakuntzetako senatariekin batera.

    Izena eman gure buletina jasotzeko