Uxue Barkos: “Irulegiko aurkikuntzak gure lurraldearen nortasun historiko eta kulturalaren funtsezko zati bat behin betiko argituko du”
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan Irulegiko aurkikuntzaren garrantzia azpimarratu du, K.a. I mendeko brontzezko esku batena alegia, bertan ezagutzen den hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena agertu baita. Barkosen arabera, “Gure lurraldearen, Nafarroaren nortasun historiko eta kulturalaren funtsezko zati bat behin betiko argituko duen garrantzia handiko aurkikuntza” da honakoa. “Baina beste ezeren gainetik -nabarmendu nahi izan du- zientziak kasu askotan, eta kasu honetan arrasto garrantzitsu honen aurkikuntzan egindako lanean, ezadostasun alderdikoiak alde handiz gainditzen ditu, hala nola erakundeak gauzen errealitatetik zinez aldentzera garamatzatenak”.
Bestalde, Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak Nafarroako Aurrekontu Orokorren parlamentuko tramitazioa hastear dagoela nabarmendu du, eta zentzu honetan adierazi duenez, Navarra Sumak aurkeztutako eta ostegun honetan eztabaidatuko den osoko zuzenketaren aurka bozkatuko duela iragarri du. Barkosek azpimarratu duenez, “parlamentu talde honen bakardadea berriro ere eszenifikatuko da kontuei eta Gobernu ekintzari egonkortasuna emateko parlamentuko jardueran urtero dugun zedarri honen tramitazioan”.