Uxue Barkos: “Interes politiko eta sozialaren erdigunean eskola ikasturtearen hasiera dago”
Geroa Bairen Parlamentuko bozeramaileak ziurtatu duenez funtsezkoa da kontseilariak Ganberara ekarriko duen informazioaren zain egotea
Uxue Barkos Geroa Bairen parlamentuko bozeramaileak Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako hizketaldi osoa. Barkosek nabarmendu duenez “interes politiko eta sozialaren erdigunean eskola ikasturtearen hasiera dago, bere lehen pausoak aurki ezagutuko ditugularik” Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak datorren asteazkenean Ganberan egingo duen agerraldian.
Hortaz, “kontseilariak Ganbera honetara ekarriko duen informazioaren unera arte itxoitea” eskatu du. “Une honetan erabateko garrantzia du Hezkuntza eta Osasun departamentuei behar duten espazioa uztea, martxan jarri den planaren nondik norakoak ezagutzeko”, gaineratu du.
Halaber, koalizioak hurrengo kontrol saioan egingo dituen galderak aurretau ditu ere, “Next Generation” Europako programari buruzkoak, bai eta lehen sektoreari laguntzei eta Berrikuntza Digitalaren Poloari buruz ere.
Uxue Barkos