Itzuli

Uxue Barkos: "Nafarroako Gobernuari mugaz gaindiko guneetan neurriak hartzeko eskatzen diogu"

Uxue Barkos Uxue Barkos

Uxue Barkos, Geroa Baiko bozeramailearen prentsaurreko osoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzarraren ostean.

Barkosek osteguneko bilkuran Geroa Baik aurkeztuko duen mozioaren nondik norakoak azaldu ditu, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernuari eskatuko dion premiazko neurriak har ditzala Nafarroako mugaz gaindiko espazioei dagokienez, deseskalada prozesuan: "Nafarroako herritarren zati horren beharrei begiratu behar zaie".

Era berean, azken egunotan Espainiako Gorteetan bizi izan den giro politiko "onartezina" salatzeko Podemosek aurkeztu duen adierazpenaren inguruan mintzatu da Uxue Barkos: "Ezin dugu ulertu, ezin dugu onartu, Navarra Sumaren ezezkoa talde parlamentario guztiek onartzeko moduko adierazpen horri; are gehiago, salatu nahi dugu".

Izena eman gure buletina jasotzeko