Itzuli

Uxue Barkos: “Nafarroako interesen defentsan kokatu dadila eskatzen diogu UPNri, Nafarroari dagokion Europako funtsen banaketari Ayusok jarritako helegitearen ondoren”

Nafarroako Parlamentuko urtarrilaren 17ko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailearen adierazpenak

Uxue Barkos Uxue Barkos

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak hainbat gai baloratu ditu 2022ko urtarrilaren 17an Nafarroako Parlamentuan egindako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren.

Nafarroako interes orokorrak defendatu ditzan eskatu dio Barkosek UPNri, Nafarroari dagokion Europako funtsen banaketari Ayusoren Gobernuak jarritako helegitearen ondoren. Era berean, Etxebizitza Lege Proposamena baloratu du, legegintzaldi honetako legerik garrantzitsuenetako bat dela adieraziz.

Beste gai batzuen artean, datorren osteguneko Osoko bilkurara Geroa Baik eramango duen ekimena azaldu du koalizioko bozeramaileak. Nafarroaren autogobernua areagotzeko helburua du, bai eta parke eoliko eta fotovoltaikoen ezarpenaren gainean erabakitzeko orduan, erabakitze gaitasun handiagoa eskatzeko ere.

Halaber, Estatuko Gobernuak proposaturiko Lan Erreformari erreparatu dio Barkosek, honi buruz azpimarratuz “ez dituela Nafarroan dauden gehiengo sindikalak aintzat hartzen eta ez duela  orain arte kritikatu dugun PPren erreformak dituen gabezia batzuk modu nabarmenean zuzentzen”.

Izena eman gure buletina jasotzeko