Itzuli

Uxue Barkos: “PAI irakasleen legeak esparru juridiko eta politikotik kezkatzen gaitu”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan azaldu duenez, Geroa Baik, EH Bildu, Podemos Nafarroa eta I-Erekin batera, pasa den ostegunean onartutako PAI irakasleen legeari buruzko irizpen bat eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Barkosek azpimarratu duenez, testuaren segurtasun juridikoaren gaineko zalantzak jada bazituzten, Navarra Sumak aurkeztutako zuzenketekin legea onartu ondoren, zalantzak orain are eta sakonagoak dira. Zuzenketa hauen onarpenak “segurtasun juridiko gabezia handiagoan” jarri du lege hau, nabarmendu du. Bere kezka agertu du, bai ikuspuntu juridikotik, bai eta politikotik ere, eta “PSN kolore bakarreko gobernu izatera jolasten oker jokatzen ari dela” azpimarratu du.

    Bestalde, Barkosek azaldu du datorren ostegunean, Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuran, hezkuntzaren esparruan alor linguistikoari buruzko Geroa Bairen interpelazio bat eztabaidatuko dela, bai eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak 112aren aginte zentroan sartzeari buruzko gaurkotasun handiko galdera bat ere.

    Kazetarien galderei erantzunez Haur Eskolen greba aipatu du ere, eta Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu du greba hau ekiditeko aukerak egon zirela eta lan mahai bat sortzea eskatu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko