Itzuli

Uxue Barkos: Txertaketa planaren berrikuspena egitea eskatzen diogu Gobernuari

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak koalizioak datorren osteguneko osoko bilkurara eramango duen mozioa nabarmendu du. Ekimenean, Geroa Baik Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen du aurreikusitako txertaketa plana berrantolatu dezan eta txertoak iristeko aurreikuspen berrietara egokitutako eredu bat aurkez dezan ere, eta hori hilabeteko epean egitea eskatzen du.

    Uxue Barkosek azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak “dosien heltze erritmo jakin baten araberako plana du, baina modu esponentzialean haziko da erritmo hori eta Parlamentuarekin eta Gobernuarekin batera lan egin nahi dugu plan horren berrikusketan”. 

    Horrela, Barkosek planteatu duenez, “dosien iristearen areagotzearen aurrean, Departamentuak bere planak berrikusi beharko ditu, komunikabideei eta herritar guztien deiei erantzuna emateko”. Bere taldeak egiten ari dituen ekarpenak defendatu ditu Barkosek eta, zentzu horretan, Geroa Baik arrisku handiko gaixoak lehentasunezko txertaketa taldeetan sartzea jada proposatu zuela baloratu du, aste honetan bertan hasi duelarik Gobernuak txertaketa hori. “Nafarroa bide onean dabil baina esfortzu gehigarria egin behar dugu txertaketak modu nabarian gora egin dezan”, ziurtatu du.

    Bestalde, kazetarien galderei erantzunez, maiatzaren 9an alarma egoera altxatzeko Sánchezen iragarpena aipatu du ere Barkosek. Ziurtatu duenez, “mundu guztiak ulertzen du alarma egoera ez luzatzeak erabakien hartzea zailtzen duela, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenekoa izanik, auzitegien oniritziaren eskutan geratuz”. “Ez dugu horrelako iragarpena ulertzen alarma egoera amaitzeko hilabete baino gehiago geratzen denean. Harritu egin gintuen, ezin gara engainatu, erabakiak hartu behar dituzten administraritzak babesgabetasun juridiko egoeran jartzen ditu”,esan du, era berean azpimarratuz “zentzuzkoa” dela ezaugarri hauetako erabaki bat Erkidegoekin eztabaidatzea.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko