Itzuli

Uxue Barkos: “Zortzigarren urtez jarraian, Nafarroak aurrekontu aurrerakoiak edukiko ditu”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, ostegun honetako osoko bilkuran egingo den Nafarroako Aurrekontu Orokorren debatea azpimarratu du, bertan “zortzigarren Aurrekontu aurrerakoiak” onartuko baitira, eta “funtsezko lege bati erantzuten dion egonkortasun politikoa” balioetsi du. Adierazi duenez, “Estatu mailan erakunde ezberdinetan dagoen zarata politikoaren aurrean, egonkortasunaren, akordioaren eta elkarrizketaren ekintza politikoa ere bada”. “Kontuei dagokienez aurretik ezegonkortasun epealdi bat izan ondoren, Geroa Bairen poza agertu behar dugu, politikak gizartearen beharrizanei erantzuten baitie”, azaldu du.

    Musukoei buruz Kontuen Ganberak egindako txostenari buruz galdeturik, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak bere “oniritzia” agertu du txostenaren edukiarekin, “ekintzaren legezkotasuna eta Sodenak, eta hortaz Administraritzak, une hartan jardundako gardentasuna egiaztatzen duelako, larrialdiko unea izanik ere eta Garapen Ekonomikoko departamentuak eta Sodenak benetakoa zen behar bati erantzuteko inplikatu zirela agerian utziz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko