Itzuli

    Uztailaren 9an emakume batek jasandako sexu erasoa arbuiatu eta gaitzetsi du Geroa Baik

      Uztailaren 9an emakume batek jasandako sexu erasoaren aurrean, Geroa Baik bere arbuio eta gaitzespen sendoena agertzen du. Era berean, koalizioak bere babesa eta elkartasuna helarazten dizkio biktimari, bere senitartekoei eta hurbileko lagunei. 

      Halaber, sanfermin jai hauetan jazotako mota guztietako sexu indarkeria kasuak gaitzesten ditu koalizioak. “Emakumeen aurkako indarkeria hau, gizon eta emakumeen arteko muturreko ezberdintasun sozialen ondorio dena, bai eta emakumeen eta haien bizitzen gaineko nagusitasuna bilatzearen ondorio dena ere, parekidetasun erreala lortzeko oraindik egiteke dagoen bide luzearen erakusle da, emakume guztiek indarkeriarik gabeko bizitzak eduki ditzaten”, azpimarratu du. 

      Geroa Baik gogorarazi duenez, eraso hauek “ez dira modu isolatu eta puntualean gertatzen, emakumeen aurka egunero gertatzen diren diskriminazio eta indarkeria testuinguru baten baitan baizik, eta horren gainean modu sistematiko eta globalean lan egin beharra dago”. 

      Koalizioak bere konpromisoa berretsi du “Nafarroako erakunde publikoekin batera lan egiteko, bai eta mugimendu feministarekin eta herritar guztiekin elkarlanean ere, emakumeen aurkako sexu indarkeria eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasun sozial guztiak deuseztatzeko”. 

      Azkenik, sexu erasoak gaitzesteko egingo diren deialdi ezberdinekin bat egiten du Geroa Baik eta jaiak parekidetasunez eta begirunez gozatzeko deia egiten die herritarrei. 

      Izena eman gure buletina jasotzeko