Vianako Geroa Baik Udala premiatu du udalerrian sustatzen ari den biometano plantarako proiektuan alegazioak aurkeztu ditzan
Mozio honek gainontzako udal taldeen babesa jasotzea espero du koalizioak eta alegazioak aurkezteko legezko epea mugatua dela gogorarazi du
Vianako Geroa Bairen udal taldeak mozio bat aurkeztu du datorren uztailaren 17ko Udalbatzaren osoko bilkuran eztabaidatzeko, horren bitartez Udala premiatuz B. Power Gen II S.L. enpresak sustatzen ari duen proiektuari dagokion Igurumen Baimen Integratuaren prozedimenduan alegazioak aurkeztu ditzan. Enpresa honek biometano eta bioongarriak ekoizteko planta bat instalatzea aurreikusten du Vianako 19. poligonoko hainbat lursailetan.
Vianako Geroa Baitik azpimarratu dutenez, ez daude biometako planten aurka, ekonomia zirkularrerako eredu eta energia berde iturri baitira, proiektuak neurridunak eta inguruarentzako egokiak direnean gutxienez, baina proiektu hau zehazki ez dagoela lurraldearen gaitasunei ez eta errealitateari egokitua deritzo, Vianak eta bere inguruak ez baitute hondakinezko materia organiko nahikorik neurri hauetako planta bat hornitzeko. Hau dela eta, beste tokietatik etorri beharko lukete hondakinek, horrek udalerriarentzako dituen ondorio anbiental, logistiko eta sozialekin.
Kezka handiena sortzen duten gaien artean, usain handiko hondakin organikoen kudeaketa dago, minda eta simaurrena alegia. Honekin batera, zama handiko kamioien joan etorria dago ere, lehengaiak eta azpiproduktuak garraiatu egin beharko baitira, eta nagusiki landa bideetatik eta bigarren mailako errepideetatik ibiliko dira kamioiak.
Bestalde, 2.300 m3 ur baino gehiagoko kontsumoa aurreikusten du proiektuak, Jurrameniko Mankomunitateko sarera konexioa eskatu dutelarik. Plantaren eskala, urtean hamarna mila tona hondakin prozesatzeko gaitasunarekin, digestatoa eta beste azpiproduktuak sortzea dakar, horien ondoko tratamendua ez delarik nahiko argi definitu eta inguruarentzako karga anbiental berriak ekartzeko aukera egonik ere.
Geroa Bairen iritziz, ekimen hauen aurrean Udalak arduraz jardun behar du, alegazioak aurkezteko bere eskubidea jardunez, argudio tinko eta oinarrituekin eginez gainera, beti Vianako interes publikoaren defentsan.