Zentralismoaren eta eskuin muturraren aurrean Nafarroako autogobernuaren garapen osoaren alde egin du Geroa Baik
Bekak, I+G+B eta Foruzaingoaren ingurumen-kudeaketaren eskumenak, besteak beste, Foru Komunitatearen eskutan jartzeko lan egiteko konpromisoa hartu du María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak
“Gure autogobernuaren garapen osoaren” aldeko apustua egin du María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburuak, horretarako “duela 40 urtetatik burutu gabe dauden eskumenen transferentziak gauzatuz, bai eta horiek eguneratuz ere, forutasuna ahalik eta gehien garatuz”. “Eta hau guztia ikuspuntu integratzaile batetik eta herritarren ongizatearen onuran eginez”, azpimarratu du.
Modu honetan, Solanak ziurtatu duenez “Parlamentutik eta Gobernutik urteak daramatzagu lanean eta transferentziak gauzatzea lortuz, hala nola trafikoarena edo espetxeetako osasungintzarena, baina ezin gara hor geratu, orain funtsezkoa baita beste transferentziak lortzeko Kongresuan lan egitea, hala nola bekak, I+G+B edo Foruzaingoaren ingurumen-kudeaketa, besteak beste”.
Halaber, Behe Ganberarako Geroa Bairen zerrendaburuak ziurtatu duenez, “Foruaren Hobekuntzaren 40 urteek frogatzen dute gure autogobernua ezin dela alderdi handien borondatearen araberakoa izan, eta funtsezkoa dela ere Nafarroako herritarrek zer nolako harremana izango duten Estatu espainiarrarekin buruz buru negoziatzeko duen gaitasuna Geroa Baik Madrilen defendatzea, horrela aldebikotasun politiko osoa eta eraginkorra eraikiz”.
Horregatik, “Estatuko legeen bitartez edo interpretazio zentralista eta neurrigabeetan oinarrituz Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegiteen bitartez gure autogobernuaren urraketa isilak eta batzuetan iskanbilatsuak ere diren horiekin amaitzeko lanean arituko da Geroa Bai Kongresuan eta Senatuan”, ziurtatu du Solanak.
Era berean, Solanak azpimarratu duenez, “eskuin muturrak zenbait erkidegotan gobernatzen duen une honetan eta, Estatuan botere gehiago edukitzeko arriskuaren aurrean, Nafarroak gure autogobernua tinkotasunez defendatuko duten formakuntzen beharra du, Geroa Baik sortu zenetik egin duen moduan”. “Autogobernuaren aldeko boto bakoitza, Geroa Bairi emandako boto bakoitzak garrantzia handia du Nafarroarentzako zentralismoaren eta eskuin muturraren aurrean”, azpimarratu du.
Bestalde, María Solanak gogorarazi duenez “Geroa Baik beti adierazi du gure Komunitateko herritarrak haien egitura politiko-instituzionala modu aske eta demokratikoan erabakitzeko gaitasun osoa duen subjektu politikoa direla, esentzialismorik gabe, inposaketarik gabe eta inork Nafarroa objektu politikoa izango balitz bezala erabili gabe”.
Azkenik, “Nafarroak Europako erakundeetan parte hartzearen” alde egin du Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak. Solanaren arabera, “erakunde horien helburu nagusia Europa demokratiko eta soziala eraikitzea izan behar da, kontinenteko herrialde guztien partaidetzan oinarritua eta herritar guztien ongizatearen zerbitzura egongo diren politika ekonomikoekin”. “Euroeskualdea bezalako marko berriak aprobetxatuz Behe Nafarroarekin ditugun gure loturak sendotzea ahalbidetuko digun Europa bat, bai eta Europar Batasunean gure interesak defendatzea ahalbidetuko diguna ere, kultura eta historia aldetik hurbilen ditugun bizilagunekin lankidetzan aritzeko aukera eskainiz”, amaitu du adieraziz.