Zerga alorrean Nafarroaren autogobernua defendatu du Azconak eta anbizio handiagoa eskatu du
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Trafikoaren eskumena Nafarroaren Foru Erregimenaren Amejoramendu Legean sartzeko Espainiako Gobernuaren eta Foru Exekutiboaren artean lortutako akordioa berresteko bihar Kongresuan egingo den bozketa aipatu du. Azconak beharrezkoa deritzo eskumen hau lehenbailehen jarduteko epeak bizkortzea eta PP eta Vox alderdiek mantendu duten jarrera gaitzetsi du ere, Amejoramenduaren aldaketaren alde Foru Parlamentuan aurkeztutako adierazpen instituzionalaren aurka bozkatu baitute bi alderdiek. Gure eskubide historikoak ukatzen dituzten Vox eta PPrenak bezalako jarrera politikoak egotea deitoratu du eta biharko bozketari begira hausnartu dezan eskatu dio PPri.
Bestalde, Geroa Baik datorren kontrol saiora eramango dituen hiru galdera aurkeztu dizkie Azconakkomunikabideei. Horrela, koalizioak Fernando Domínguez kontseilariari zuzenduko dio galderetako bat, Osasunaren foru legeari buruzkoa; Irujo kontseilariari beste bat, Alemaniako testuinguru ekonomiko eta industrialari buruzkoa; eta Ollo lehendakariordeari azkenekoa, Nafarroak uneotan duen erronketako bati buruzkoa, bizikidetzaren alde lan egitea alegia.
Halaber, Geroa Baiko bozeramaileak datorren osoko bilkuran egingo den fiskalitateari buruzko debateari erreparatu dio ere, PP eta Contigo-Zurekin alderdiek gai horri buruzko interpelazio bana aurkeztu baitute. Zentzu honetan, zerga erreformarekin errenta ertainak eta langile autonomoen kolektiboa babesteko Geroa Bairen apustua berretsi du.
Azkenik, Osasungintzaren kudeaketari buruz bozeramaile sozialistak egindako azken adierazpenen aurrean, Azconakbaretasuna eta lasaitasuna eskatu ditu, aldi berean Domínguez kontseilariaren eta bere lantaldearen lana defendatuz.