Zerga neurriei eskuineko alderdiek egindako osoko zuzenketak baztertuko ditu Geroa Baik eta zuzenketa sorta bat iragarri du fiskalitate berdea eta garraio sektorea laguntzeko
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak datorren gobernu kontrol saioan Gobernuari zuzenduko dizkion galderak aurkeztu ditu. Zentzu honetan, Azconak iragarri duenez, Geroa Baitik “Irujo kontseilariari galdera egingo diogu, berriki Nafarroako Gobernuak Txinara egindako bidaiaren balorazioa egin dezan”. “Bisita honen helburua, enpresen arteko hartu-emana areagotzea eta Txinarekin harremanak sendotzea zen, Nafarroarentzako estrategikoak diren sektoreetan bereziki”, azaldu du, aldi berean gaineratuz, “horregatik jakin nahi dugu bisita honi buruz zein balorazio egiten duen kontseilariak, bai eta Txinako enpresa eta erakundeekin izandako kontaktuei buruz ere”.
Bestalde, Geroa Baik Félix Taberna Presidentetza kontseilariari zuzenduko dio ere galdera bat, I+G+b eta Beken eskumenen transferentzia noiz burutuko den jakiteko. Halaber, koalizioak Ana Ollo lehendakariordeari zuzenduko dio beste galdera bat, Estatuko eta Latinoamerikako Egiaren Batzordeen nazioarteko topaketari buruz zein balorazio egiten duen ezagutzeko, berriki Iruñean egin baita topaketa hori. Era berean, Txile eta Argentinara egindako bidaia instituzionalean edukitako bileren balorazioa jakin nahi du ere koalizioak.
Honetaz gain, Geroa Baiko bozeramaileak zerga neurrien zuzenketak aipatu nahi izan ditu ere. Eskuineko alderdiek egindako osoko zuzenketen aurka bozkatuko duela adierazi ondoren, Geroa Baik zuzenketa partzialak erregistratu dituela iragarri du ere, garraio sektoreari zuzendurikoak, bai eta energia berriztagarrien instalazioetan, mugikortasun elektrikoan eta deskarbonizazioan inbertsioak egiteagatik kenkariak ezartzeko ere.
Beste gai batzuen artean, Azaroak 25 eguna dela eta, Azconak azpimarratu du Geroa Baitik “A25 egunaren aldarrikapenekin bat egiten dugula, Emakumeenganako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunarekin alegia”. “Herritarrei deia egiten diegu mobilizazioetan parte har dezaten eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko gure konpromisoa berresten dugu, bai eta emakumeenganako edozein indarkeria mota deuseztatzeko ere”, amaitu du adieraziz.
Pablo Azcona