Itzuli

Ziklabilitate planaren II. faseko ekimen programa bultzatzea proposatu dute Geroa Bai eta EH Bilduk

Aurreko legealdian egindako plana bultzatzeko adierazpen bat defendatuko dute bi taldeek osteguneko Osoko Bilkuran

Javier Leoz Javier Leoz

Aurreko legealdian prestatutako 2017-2022 Ziklotasun Plana bultzatzeko asmoz, EH Bildu eta Geroa Bai udal taldeek mozio bat aurkeztuko dute ostegun honetako Iruñea Udaleko Osoko Bilkuran, arlo horretan Udaletxeak abian jarriko dituen jarduera eta ekintzak zehaztuko dituen tresna bat proposatzeko. Mozioak, hilabete honetan zehar, Mugikortasun Batzarra deialdia egiteko eskatzen du, Ziklotasun Plan hau gida ofizial bihurtzeko asmoarekin. Bertan, Hiri honetan, hurrengo urteetan Bizikleta Azpiegitura inplantazioa kudeatu eta antolatuko duen gida hain zuzen ere.

Ekimen honek, behin gida hau onartua izan ondoren, Iruñerriko Mankomunitateari helaraztea proposatzen du, PMUSaren plangintzan sar dadin. Honek Eskualdeko Bizikleta Planaren definizioan lagunduko luke, eta horren ondorio, hiri eta eskualde osorako bizikleta-sare eraginkor, seguru eta iraunkor baten finkapena litzateke.

Mozioaren abiapuntuak, 2005ean onarturiko Mugikortasun Iraunkorraren Itunetik jaio arren, 2017an onarturiko Ziklotasun Planari erantzuten dio. Plan horrek, Iruñeako hirigintza araudian izandako aldaketa guztiak jasotzeaz gain, bizikleta-sare berri bat diseinatzen du. Plan honek 2 fase planteatu zituen: lehenengoan, 2017an egindakoa, bizikleta-mugikortasunaren eta haren azpiegituren egungo egoeraren azterketa eta diagnostikoa egin zen; bigarrenean aldiz, 2018an hasitakoa, dokumentu bat idatzi zen, eta bertan, teknikoki, bizikletarako dauden ibilbideak eta azpiegitura-tarteak eta berriak diseinatu ziren. Bederatzi hilabete hauetan egungo gobernu taldeak azalduriko ekintza ezaren ostean jaiotzen da proposamenn hau. "Gure ustez, garraiobide jasangarriak lehenestea, eta, kasu honetan, bizikletarena, aho bateko borondatea da". Horrelako plan estrategikoek egonkortasuna eta jarraitutasuna behar dute denboran zehar azkenik eraginkorrak izan daitezen.

Izena eman gure buletina jasotzeko