Itzuli

Zizur Nagusiak Europar Batasunaren bandera kendu du errefuxiatuekiko politikaren aurrean bere gaitzespena agertzeko

Zizur Nagusiko Udalak, Geroa Bairen agintepean, Europar Batasuneko bandera kentzea erabaki du gaur Eledunen Batzordean, europar gobernuek egiten ari duten errefuxiatuekiko politikak gaitzetsi eta arbuiatzeko keinu sinboliko moduan. Ekimenak Geroa Bairen, EHBilduren, eta AS Zizurren babesa eduki du. UPNk aurkako botoa eman du.

Jon Gondan alkateak (Geroa Bai) europar gobernuen eta Estatuko Gobernuaren ekimen eza kritikatu ditu, errefuxiatuekiko egoera dela eta, eta erakunde hauek larrialdiko neurri zehatzak martxan jar ditzaten eskatu du migranteak jasotzeko eta aurkitzen diren krisialdi humanitarioari irtenbidea emateko.

“Pertsona guztientzako giza eskubideen defentsa edozein erakunderen ekintza ardatzean egon behar dutela uste dugu, dela Udal bat, Nafarroako Gobernua, Estatuko Gobernua edo europar erakundeak”, baloratu du Gondánek, nafar Udalak ekimen honi atxikitzera gonbidatuz “sinesten dugun Europan denok sartzen garela frogatuko duen keinu sinboliko moduan”, eta europar exekutiboek Turkiako akordioa “birpentsatzera” gonbidatzeko modu gisa.

Zizur Nagusia udaletxeko eraikinetik europar bandera kentzen duen bigarren Udala da. Horietan lehena Eguesibar izan zen, Geroa Bairen agintepean ere. 

Izena eman gure buletina jasotzeko