Zizur Nagusiak NA-7015 errepidea bereganatuko du desafekzioaren ondoren
Zizur Nagusiko Udalak, udalerriaren sarreran dagoen arkuaren, udaltzaingoaren eta Ardoitik pasatzen den Belaskoain etorbidearen artean dagoen Na-7015 errepide zatiaren desafekzioa onartu zuen pasa den urriaren 26ko osoko bilkuran.
Ekimen honek osoko bilkuraren gehiengoaren babesa izan zuen, Podemoseko zinegotzia salbu, ez baitzuen errepide zati honen bereganatzearen premia ez eta beharra ikusten.
Andoni Serrano (Geroa Bai) Hirigintza zinegotziak, errepide zati hori udal jabetzakoa izateko Nafarroako Gobernuko Lan Publikoetarako zuzendaritza nagusiarekin egindako kudeaketak defendatu zituen. Behin Udalak bide hori bere egingo duenean, “kaleen sarrerak irekiko ditugu Belaskoain etorbidetik, bai eta bide segurtasuna bermatzeko beste proposamenak baloratu ere”.
Bere aldetik, Jon Gondán (Geroa Bai) alkateak nabarmendu zuenez, errepide honek “gaur egun itxita dauden Belaskoain etorbideko aparkalekuak irekitzea ahalbidetuko du, bai eta Ardoi urbanizazioan trafiko helburu bat gehiago betetzea ere, orain arte zirkulazioan eta komunikazioan zeuden urritasunak hobetuz”.