Zizur Nagusian 2024 urteko aurrekontuetarako EH Bildurekin lortu den akordia balioetsi du Geroa Baik
• El Gobierno Municipal liderado por Geroa Bai, logra un acuerdo político que incluye la aprobación por parte de EHBildu tanto del presupuesto municipal como de la plantilla orgánica para el año 2024
Geroa Bai buru duen Zizur Nagusiko Udaleko Udal Gobernuak akordio politikoa lortu du EH Bildurekin udal aurrekontua onartzeko, bai eta 2024 urteari dagokion plantilla organikoaren onarpenerako ere.
2024 urterako Aurrekontu proiektua 15,7 milioi eurokoa izango da, aurreko udal kontuekiko %4,5eko gorakada delarik hori.
2024 urterako aurreikusten diren Udal Aurrekontuek nabarmendu beharreko partida ezberdinak dakartzate, lehenik trantsizio energetiko eta mugikortasun alorrean, udal trantsizio energetikorako plan integral baten lantzea, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen instalazioa, Nafarroako Gobernuarekin batera eskola garraioaren problematikari heltzea ezarri daitekeen araudia aldatuz; alde zaharreko kaleen berrurbanizatzea, zati bat oinezkoentzako bihurtzea eta konponketa, bai eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera lan egitea eskualdeko hiri garraioa hobetzeko, bai eguneko linetan zein gauekoetan ere, eta bere ibilbideak.
Hirigintza, lurralde antolamendu eta hiriaren berroneratzearen esparruan, herri kohesionatu eta jasangarri bat bermatzeko irizpideak ezartzea adostu da, horretarako Udal Plan Orokorra aldatuz, udal lokal zaharren segurtasun eta bizigarritasun baldintzak hobetuz, bai eta eskola zentroen mantentze lanetan inbertsioa bermatuz.
Beste inbertsioei dagokienez, 100.000 euroko partida bat nabarmendu daiteke, horrekin udako igerilekuetan sarrera berri bat egingo delarik gaztetxearen ondoan eta kaleko gimnasio bat egingo da ere Ardoi urbanizazioan; herriko jaien aurrekontua handituko da 115.000 euroraino; familia kontziliazioa bermatzeko hiri kanpamendu Zerbitzuaren aurrekontua handituko da (91.000 euro); gazteentzako formakuntza ikastaroak eta jarduera berriak (11.000 euro) eta gizarte zerbitzuetan eta hirugarren adineko jardueretan hobekuntzak (35.000 euro), janari zerbitzuaren areagotzea (12.000 euro) eta haurtzaroaren programan hobekuntzak. Halaber, 15.000 euroko partida bat aurreikusten da Zizur Nagusian emantzipaturik dauden eta alokairuan bizi diren gazteentzako, bai eta 100.000 euro bide publikoetarako inbertsioetan, eta 75.000 euroko partida bat etxebizitzak zaharberritzeko, eraginkortasun energetikorako eta hiri berroneratzerako laguntzetarako eta aurrekontu partehartzaileetako 40.000 euroko partida mantentzen da. Halaber, plantilla organikoaren espedientean, eguberri hauetan lanpostua hartuko duten sei udaltzain berri aurreikusten dira, bai eta arkitekto plaza bat ere.
Ales Mimentza (Geroa Bai) Ogasun eta Garapen Ekonomikoko zinegotziaren arabera, “akordio zabal batera iristeko taldearen jarrera funtsezkoa izan da eta emaitza positiboa izan da talde batzuekin azken hilabeteetan egondako zailtasunez gain, horrek aldeen aldetik esfortzu handia eskatu duelarik akordio egoki bat lortzeko”
Era berean, Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak nabarmendu duenez, “akordioa ona da Zizurrentzako eta Geroa Bai udalerriko alkatetzan dagoenetik buru duen lana finkatzen da, garaiz eta modu egokian onartutako bederatzigarren aurrekontua lortuz”.