Itzuli

Zizur Nagusiko Geroa Baik modu positiboan baloratu du A-12 autobideko korapi-loaren proiektuaren esleipena

    Jon Gondán Jon Gondán

    Zizur Nagusiko Geroa Bairen Udal taldeak modu positiboan baloratu du Bideko Autobideak (A12) Zizur Nagusian duen semaforo-korapiloa birrantolatzeko proiektuaren esleipena eta horren exekuzioa martxan jartzea.

    Jon Gondán (Geroa Bai) alkateak azpimarratu duenez, “goizero haien lantokietara joateko auto-ilakar jasan behar dituzten gure bizilagunekin dugun konpromisoa da honakoa, eta udazkenean errealitate bat izango da Udal honen eta Gobernuaren arteko lankidetzari esker”.

    Era berean, oinezkoen eta txirrindulen mugikortasunari dagokionez adierazi duenez, “Gobernuak ez du Udalak bezain besteko anbizioa eduki, espaloitik bereizitako bidegorri baten aldeko apustua egin baikenuen Udaletik, baina azkenean elkabanatutako espazio bat edukiko dute”, eta gaineratu duenez, etorkizuneko ekintzetan hori burutzeko lanean jarraituko dute.

    Halaber, Zizurko Geroa Bairen iritziz ingurabide baten eraikuntzarekin iritsiko da behin betiko konponbidea, A12 autobidea Galarreko irteeran A15 autobidearekin bi puntuta lotuz, Eskiroz eta Arazurin alegia, modu horretan Nafarroan bakarra den anomalia batekin amaituz, autobideak udalerria gurutzatu eta bitan zatitzen baitu. 

    Gogorarazi beharra dago proiektu hau aurreko legegintzaldian hasi zela, Zizur Nagusiko Udalaren eta Manu Ayerdi orduko Garapen Ekonomikoko kontseilariaren arteko bileren ondoren, bertan adostu baitzen errepide-korapiloaren egungo egoeraren estudio bat burutzea. Horren emaitzakin, Geroa Bairen parlamentu taldeak 20.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu zien 2019 urteko Nafarroako aurrekontuei, exekuzio proiektu bat burutu zedin.

    2020ko azaroan, Jon Gondán (Geroa Bai) alkateak eta Bernardo Ciriza (PSN-PSOE) Lurralde Kohesiorako Kontseilariak, obra honi 2021eko udan ekitea eta departamentuaren beraren partida baten bitartez ordaintzea adostu zuten, 164.000 euroko partida hori Geroa Bairen parlamentu taldeak egindako zuzenketa bati esker sartu zelarik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko