Itzuli

Zizur Nagusiko gobernua taldeak UPNren jarrera deitoratu du jaien kartelaren hautaketa dela eta

Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra alderdiek osatzen duten Zizur Nagusiko Gobernu Taldeak, UPNren udal taldearen jarrera deitoratu du 2017ko jaien kartelaren hautaketa prozesua dela eta.

Pasa den urriaren 26ko osoko bilkuran modu zuzenean jardun zela defendatu zen, txapelketaren oinarriak betez eta udaleko langile teknikoei bai eta kartel txapelketaren irabazleari babesa eman zitzaien, UPNren jarreraren aurrean, finalista izatera pasa ez zen lehiakide baten kexuarekin onura politikoa lortzen saiatu baitzen.

UPNren aldetik gure taldeei egindako salaketak gaitzesten ditugu, bai eta zinegotziak iraindu izana, beste batzuetan gertatu moduan, bai eta irabazlearen aita ere iraindu izana, saiora publiko moduan egon baitzen.

Udal Gobernuak lasaitasuna eskatu du, bai eta hiritar zein giza baloreak berreskuratzea, ezberdintasun politikoen gainetik. 

Izena eman gure buletina jasotzeko