Zizur Nagusiko Udalak 2012 urtetik odaintzeko zain zegoen aparteko ordainsaria ordaindu du
Pasa den abenduaren 15ean abenduko aparteko ordainsariaren %25,96 ordaindu zen, 46.549,02 euro orotara.
2016ko urtarrilaren 4ean, Alkatetzaren lehen dekretuan, 2012 urtetik ordaintzeko zegoen aparteko ordainsariaren %50 ordaintzea onartzen zen, 94.549,19 euro orotara, Udalak aditzera eman duenez.
Horrela, gabon hauetan udal langileek ez dute 2016ko aparteko ordainsariaren aurrerapena jaso, modu honetan ohiko epeetan ordainduko delarik, ekainean eta otsailean alegia, aurretiaz ordainketarik egiteko beharrik gabe.
Aparteko ordainsari osoa itzultzeko Alkatetzaren proposamena Zizur Nagusiko Udalak adostu zuen aho batez abenduan.
Jon Gondán, Geroa Baiko Zizurko Alkateak aitortu duenez, “lasaitasuna da hartu diren erabakiak hartu izana bai eta 2012ko aparteko ordainsariari dagokion erreserba egin izana, ahal zen momentuan ordaintzeko”.