Itzuli

Zizur Nagusiko Udalak Ardoi Iparraldearen proiektuaren idazketa esleitu du

Zizur Nagusiko Udalak Ardoi Iparraldeko Sozio-Kirolerako Gunearen proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza esleitu zituen pasa den astean WARQS Oficina de Arquitectura arkitektura estudioari 61.710 eurotan (BEZ barne).

Arkitektura estudioak 8 asteko epea izango du proiektua idazteko eta ondoren lanak lizitatuko dira, hortaz eraikuntza 2017ko irailean hasiko dela aurreikusten da.

Proiektua diziplina-anitzeko modulu batek eratzen du, bertan kirol jarduerak egiteko aukera egongo delarik, besteak beste atletismoa, eta erabilera anitzekoa izango da, erabilera ludiko zein kulturaletarako. Guneak erabilera publikoa izango duen taberna-kafetegia izanen du bai eta jarduerak programatzeko areto bat ere.

“Dotazio honek eginkizun sozial bat betetzea du helburu, kirol diziplinetan parte hartzen duten pertsonen topagune moduan, bai eta hiritar guztientzako ere”, azpimarratu du Zizur Nagusiko alkatea den Jon Gondanek (Geroa Bai).

Gune berriaren eraikuntzak gaur egun dauden entrenamenduetarako futbol zelaien sarreran eragina izanen du, baina ez partiduetarako, sarrera bakarra baitu guneak. Abonaturik dauden pertsonentzako kontrol gunea duen atondoa du gainera, bai eta aldagelak, komunak, biltegiak eta kirol klubentzako bulegoak.

Herri partaidetzaren ildotik, Udalak memoria baloratuaren aurkezpen publikoa egin zuen, bertan herritarren ekarpenak jasoz, klubak eta auzo elkarteak barne. Baita ere, proiektu irabazlea aurkezteko konpromisoa hartu zen, jasotako ekarpenekin udaleko teknikari lantaldeak eta enpresa esleipendunak behin aldaketak egin ondoren.

Izena eman gure buletina jasotzeko