Itzuli

Zizur Nagusiko Udalak Ardoi urbanizazioan hainbat hobekuntza neurri iragarri ditu

Zizur Nagusiko Udalak Ardoi urbanizazioan hainbat hobekuntza neurri burutzen ari ditu. Hirigintza Alorretik, Andoni Serrano zinegotziak (Geroa Bai) azaldu du hobekuntza lan hauek pasa den ekainaren 7tik egiten ari direla “eta dauden arazoak konpontzen ari direla iritzi dugunean amaituko direla”.

Horrela, udal langileek aparkaleku plaza ezberdinak margotzen ari dira, bai eta egoera txarrean zeudenak berriro margotzen. Bestalde, Belaskoain Etorbidearen ondoko kaleetan oinezkoentzako pasabideak margotuko dira, zonalde horretan auto trafikorik egon ez arren “uste dugulako Ardoiko zonaldea orain dela denbora asko amaiturik egon beharra zuela oinezkoentzako seinaleei dagokionez”, azpimarratu du Serranok.

Belaskoain Etorbideari dagokionez, Geroa Bairen Hirigintza zinegotziak azaldu du Nafarroako Gobernuari 2010eko espedientea berriro irekitzeko eskaera Udalari proposatuko zaiola, etorbide hau blokeatzeko, baterian aparkatzea debekatzeko eta ondoko kaleetara sartzea debekatzeko. “Ezin uler dezakegu kaleak gaur duen itxura izatea behartzea, horregatik kalearen gaitzustea eskatuko dugu Udalbatzak egokien dagoena erabakitzeko”, ziurtatu du Serranok.

Kaleekin jarraituz, kale horien izenak agertzen dituzten seinale guztien inbentario bat egingo da, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko eta dagokion bidegurutze guztietan berriak jartzeko.

Gainera, Geroa Bai buru duen Zizur Nagusiko gobernu taldeak erabaki du gaur egungo mutiloi eredua berjartzen ez jarraitzea “eta hesi eredu batera aldatzen joatea, erraztasun handiagoarekin ikusi ahal izateko eta oinezkoentzako zonaldeak babesteko”, azaldu du Serranok. “Gaur egungo mutiloi ereduak gatazka ugari izan du, bere garaiera dela eta ez baitira erraz ikusten ibilgailuetatik eta hausten direnean, oinezkoak zauritu ditzakete zapaltzen badira”, gaineratu du Hirigintza zinegotziak.

Aurreikusten diren beste hobekuntza neurrien artean, Serranok Ipar Ardoiko bi partzela asfaltatuko direla nabarmendu du, datozen hilabeteetan horietako batean haurrentzako parke bat instalatzeko, jarduera hauen udal eskaintza oso eskasa baita zonaldean. Hirigintza zinegotziak ere aurreratu du “Ipar Ardoiko sozio-kirol proiektuaren erakuntzan lanean jarraitzen ari direla, hala nola haurrentzako parkea eta jolas tokia 2015ean eraiki zen estalpera lekualdatzea”.

Azkenik, Ardoin Udalak jada burututako ekintzetako batzuk gogorarazi ditu Serranok, atzo Udalak antolaturiko lehen Auzo Foroan deskargu bat eginez jada. Horien artean, toki ilunetan argiztatzearen berritzea, “2008tik egiteko zegoen kontua”, pipikan berria, industrialdearen erabileraren zabaltzea edo 15 Linea urbanizaziora luzatzea aipatu ditu. 

Izena eman gure buletina jasotzeko