Zizur Nagusiko Udalak Euskalerria Irratiarekin euskarazko jarduerak sustatzea adostu du
Pasa den astean, Zizur Nagusiko Alkate Jon Gondanek (Geroa Bai) eta Euskalerria Irratiko gerente Joseba Ripak kontratu bat izenpetu zuten emisorak udaleko euskarazko kultura jarduerak sustatu ditzan. Gainera, urte osoan zehar pertsonal politikoa eta teknikoa elkarrizketatuko dute eta Zizur Nagusiko kultura programazioaren berri emango da, euskaraz egindakoak sustatuko direlarik bereziki.
Kontratuak urtebeteko iraunaldia du, 2017ko abenduaren 31 arte, 2.000 euroko partida batekin, BEZ barne, aurtengo udal aurrekontuetan ageri zen moduan.