Itzuli

Zizur Nagusiko Udalak Nafarroan aitzindaria den herri partaidetza plan bat onartu du

Pasa den urtarrilaren 25eko osoko bilkuran aho batez onartu zen Zizur Nagusiko Herri Partaidetzarako Udal Plana, partaidetza bere modalitate eta praktika ezberdinetan ulertuz eta zeharkako moduan gainera, udalaren eguneroko izateko marko orokor amankomuna ezarriz.

Partaidetza Plana Nafarroako Gobernuko Herri Partaidetza Zerbitzuarekin batera landu da, eta azaroan eta abenduan izandako bere lantze prozesuan talde ezberdinek parte hartu zuten ere Lehendakaritza Batzordearen bitartez, bai eta udaleko alor arduradunek ere Barne Kudeaketa Batzordearen bitartez, eta herritarrek orokorrean ere zirriborroa eskuragarri eduki baitute web orrialdearen bidez eta posta elektroniko baten bidez ere, urtarrilaren 10ean egindako topaketa ireki batean amaituz prozesua.

4 helburu eta 36 neurri dituen planak partaidetza ezartzea bilatzen du, koordinaziotik eta zeharkakotasun, progresibotasun, egokigarritasun eta iraunkortasunetik, plana bera elementu bizi moduan ulertuz une bakoitzeko egoera eta baliabideekin batera modu malguan garatzeko eta egokitzeko ideiarekin, udalaren gehiengoa ordezkatzen duen gobernu taldea dena delakoa ere.

Planaren helburuen artean, Ales Mimentza (Geroa Bai) zinegotziak azaldu duen moduan, honakoak daude: herri partaidetza garatzeko baliabideak eta baldintzak ematea Zizur Nagusiko Udalari, Zizur Nagusiko Udalean herri partaidetza kudeaketa publikorako zeharkako tresna moduan bultzatzea, herritarren artean partaidetza kultura sustatzea eta planaren ezarpenaren eragina ebaluatzea.

“Ekintza ildoen artean ondokoak nabarmendu nahi ditugu; Herri Partaidetza alorrean ardura politikoa eta teknikoa dituen egitura baten sorrera, Udaleko alor ezberdinetan udaleko teknikariei partaidetzaren kudeaketarako ezagutzak ematea, informazio eta gardentasun kanal bateratuak ezartzea, herritarren arretarako eta kontsultarako kanalen hobekuntza, asoziazionismoaren sendotzea, herri partaidetzan genero berdintasunaren sustapena edota planaren ebaluaketarako eta jarraipenerako tresna sistema baten ezarpena”, azpimarratu du Mimentzak.

Partaidetza Planak bere jarraipena izango du aurki egingo den Zizurko Partaidetza Ordenantzaren lantzearekin.

Izena eman gure buletina jasotzeko