Itzuli

Zizur Nagusiko Udalak 'Paquita Ansa' Haur Eskola zaharberritu eta handituko du

Zizur Nagusiko Udalak barruko espazioetako birsortze eta behar zein segurtasun araudi berrietara egokitze lanak burutuko ditu, bai eta jasangarritasun energetikoari begira ere, urte luzez hezitzaileek hala eskatu baitute, laugarren sektore bat irekitzearekin batera, horrela gaur egungo 72 plazatatik 90era handituz plazak, 10 eta 24 hilabete bitarteko tartea sendotuz, hori baita eskaera gehien duen taldea.

Erabaki hau hartzeko agente tekniko eta sozial ezberdinak elkartu dira, hobekuntza hauetaz gain, eskola barrutiaren baitan bere egungo kokalekua mantentzea gomendatuz.

Horrek 300.000 euroko inbertsioa beharko du, ikertu diren beste aukeren aurrean, hala nola Ardoira tokialdatzeak balio dituen 1.000.000 euro, eta gastu korrontearen hazkuntza aurreikuspena, 35.000 euro baino gehiago alegia.

Populazio datuen arabera, Zizur Nagusiak 0 eta 3 urte bitarteko adina duten ia 400 haur ditu, horietatik %20 inguruk (datorren ikasturterako zehazki 79 haur, horietako erdia Ardoiko bizilagunak), Haur eskolan plaza eskatzen dutelarik, azken urteetan konstante mantendu den ehunekoa. Eskolaratze goiztiarra familiek bere txikien zaintzarako bilatzen duten zaintza eta hezkuntza aukeretako bat da orduan.

Horregatik eskolako eskaintzaren hedatzearekin batera beste neurri batzuk hartu dira, horien artean familiak atseden hartzeko programa, eta familien eta haien familia bateragarritasun beharren aukera eta estrategien ikerketa sakona, horrek etorkizuneko ekintzak gidatzea ahalbidetuko duelarik errealitatera egokitzeko: elkarrekiko laguntzarako baliabide irekiak, ludoteka eta abar. 

Izena eman gure buletina jasotzeko